2023ko urriaren 22a

ES | EU

Erregulazioa

SALTO 15K DSS KLASIKOaren 2024. EDIZIOA

2024ko ERREGULAZIOA

1. ARTIKULUA – DATA ETA ORDUA

Salto 15K Donostia-San Sebastián Klasikoaren XXVII. edizioa, Gipuzkoako Atletismo Federazioak Donosti Eventos-ekin eta RPMrekin antolatua, 2024ko urriaren 27an izango da, igandearekin.

Irteerako ordutegiak:

9:45 h             5K korrikalariak

10:00 h             15K irristalariak

10:10 h            15K mugikortasun urrikoak

10:15 h            15K korrikalariak

2. ARTIKULUA – PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lasterketa honetan nahi duen orok har dezake parte, mailak, sexua edo nazionalitatea bereizi gabe, atleta federatua izan edo ez izan. Lasterketaren edizioan gutxienez 18 urte duten/izango duten pertsona guztiek har dezakete parte (Roller proban parte hartu ahal izango dute 14 urtetik gorakoek, baldin eta guraso-baimena aurkezten badute dortsala jasotzerakoan; eta 5K proban parte hartu ahal izango dute 16 urtetik gorakoek). Partaidetza 3.500 inskripziora mugatu da.

Atleta bakoitzak bere erantzukizunpean hartzen du parte lasterketan, eta maila fisiko nahikoa du probari ekiteko. Aurtengo edizioko dortsala eraman beharko da, tolestu gabe zein bertan doan publizitatea ezkutatu gabe, gorputzaren aurrealdean.

3. ARTIKULUA – IZEN EMATEAK

Prezioak eta tarteak:

Dortsal tarteak Prezioa
1. dortsaletik 200. dortsalera 16,00 € (13,22€+BEZa)
201. dortsaletik 500. dortsalera 21,00 € (17,36€+BEZa)
501. dortsaletik 1000. dortsalera 26,00 € (21,49€+BEZa)
1001. dortsaletik 1500. dortsalera 30,00 € (24,79€+BEZa)
1501. dortsaletik 2000. dortsalera 36,00 € (29,75€+BEZa)
2001. dortsaletik 3000. dortsalera 40,00 € (33,05€+BEZa)

*Oharra: Prezioan barne sartzen dira BEZ-a eta euro bat dortsal solidariorako.

Prezioak 5K

Izena ematen hasi eta itxi arte:

Dortsal tarteak Prezioa
1. dortsaletik 100. dortsalera 10,00 € (8,26€+BEZa)
101. dortsaletik 300. dortsalera 13,00 € (10,74€+BEZa)
301. dortsaletik 500. dortsalera 16,00 € (13,22€+BEZa)

Oharra: Prezioan barne sartzen dira BEZ-a eta euro bat dortsal solidariorako.

Izena eman ondoren, inola ere ez (besteak beste, istripuak, lesioak, doako inskripzioak eta abar barne hartuta, baina ez mugatuta), zenbatekoa itzuliko da. Proba baino 30 egun lehenago (irailaren 22an), hurrengo urteko ediziorako dortsala gordetzeko eskatu ahal izango da (hurrengo ediziotik aurrera ez da inskripziorik gordeko) info@15ksansebastian.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo Dortsalen titulartasuna aldatu (+8€) web horriaren bidez.

4. ARTIKULUA – GEHIENEKO DENBORA

Probaren gehieneko denbora 2 ordukoa izango da, epaileek hasiera ematen diotenetik zenbatzen hasita. Honako gehieneko igarotze denbora hauek betetzen ez dituzten atletak zirkuitutik aterako dira:

5 km – 40 minutu (10:53am)

10 Km – 1h15 (11:30am)

15 Km – 2h (12:15am)

Probaren gehieneko denbora 40 minutukoa izango da, epaileek hasiera ematen diotenetik zenbatzen hasita. Honako gehieneko igarotze denbora hauek betetzen ez dituzten atletak zirkuitutik aterako dira:

Km 3- 22 minutos (10:07am)

5. ARTIKULUA – DESKALIFIKAZIORAKO ARRAZOIAK

Kontrolak egongo dira irteeran, ibilbidean eta helmugan, eta korrikalari guztiek pasa beharko dute kontrol-alfonbretatik, nahitaez.

Gipuzkoako Atletismo Federazioaren epaile taldeak kontrolatuko du lasterketa. Proba segitu ahal izango duten ibilgailu bakarrak antolatzaileek izendatuak izango dira, behar bezala identifikatuta betiere.

Probatik automatikoki deskalifikatuta geratuko dira atletak:

  • Ezarritako kontrol guneetatik igarotzen ez badira.
  • Ibilbidea osatzen ez badute.
  • Dortsaleko publizitatea aldatzen edo ezkutatzen badute.
  • Beste korrikalari bati emandako dortsal-txipa badaramate.
  • Edizio honetarako jatorrizko dortsala ez badaramate.
  • Helmugan dortsalik gabe sartzen badira.
  • Anoa hartzen edo ematen badute ibilbidearen planoan jasotako anoa postu ofizialetatik kanpo edo ibilgailu mugikorretatik.
  • Izena eman gabeko atletek edo ibilgailuetan doazen lagunek emandako markatze laguntza jasotzen badute.
  • Epaileen edo antolatzaileen jarraibideak betetzen ez badituzte.
  • Zirkuitu barruan haur-aulki edo -kotxeekin sartzen badira.
  • Zirkuitu barruan, edo helmugara iristean, adingabeek lagunduta badoaz.
  • Gogoratu, era berean, zirkuitu barruan zeharo galarazita daudela antolatzaileenak ez diren ibilgailu motordunak edo bizikletak.

 

6. ARTIKULUA - ANOA

Ibilbidean zehar anoa likidoa egongo da, eta helmuga igaro ondoren ere azken anoa izango da. Ibilbidearen planoan anoa postu guztien kokapen zehatza adieraziko da.

7. ARTIKULUA – PARTE HARTZAILEEN ASEGURUA

Antolatzaileek erantzukizun zibileko aseguru poliza egingo dute, indarrean dagoen legediaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte hartzaile guztiek istripuetarako aseguru poliza bat izango dute. Poliza horrek probaren garapenaren ondorio zuzen gisa gertatzen diren istripuak estaliko ditu, eta inoiz ez pairamen edo tara sor batetik eratorritakoak, ezta zuhurtziagabekeriagatik, arduragabekeriagatik, legeak eta erregelamendua ez betetzeagatik gertatuak ere, bai ordea lasterketaren lekurako eta handiko joan-etorrietan gertatutakoak.

8. ARTIKULUA – ASISTENTZIA MEDIKOA

Ibilbidean asistentzia medikoa izango da. Helmugan bertan ere izango da asistentzia medikoa. Antolatzaileek korrikalari guztiei gomendatzen diete probaren aurretik azterketa medikua egitea. Parte hartzaile orok bere gain hartzen du kirol jardueratik datorren arriskua.

9. ARTIKULUA - SARIAK

1.a Gizonezkoa/Emakumezkoa           Trofeoa + domina+ 300 euroko erosketa-txartela

2.a Gizonezkoa/Emakumezkoa           Domina + 200 euroko erosketa-txartela

3.a Gizonezkoa/Emakumezkoa           Domina + 100 euroko erosketa-txartela

 

1.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (40 urte edo gehiago eta 50 urte baino gutxiago) Domina

2.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (40 urte edo gehiago eta 50 urte baino gutxiago) Domina

3.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (40 urte edo gehiago eta 50 urte baino gutxiago) Domina

 

1.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (50 urte edo gehiago eta 60 urte baino gutxiago) Domina

2.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (50 urte edo gehiago eta 60 urte baino gutxiago) Domina

3.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (50 urte edo gehiago eta 60 urte baino gutxiago) Domina

 

1.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (60 urte edo gehiago) Domina

2.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (60 urte edo gehiago) Domina

3.a Bet. Gizonezkoa/Emakumezkoa (60 urte edo gehiago) Domina

 

1.a Gurpil-aulkiak Gizonezkoa/Emakumezkoa      Trofeoa + domina

2.a Gurpil-aulkiak Gizonezkoa/Emakumezkoa      Domina

3.a Gurpil-aulkiak Gizonezkoa/Emakumezkoa      Domina

 

1.a Esku bizikleta Gizonezkoa/Emakumezkoa    Trofeoa + domina

2.a Esku bizikleta Gizonezkoa/Emakumezkoa    Domina

3.a Esku bizikleta Gizonezkoa/Emakumezkoa    Domina

 

1.a Irristailua Gizonezkoa/Emakumezkoa    Trofeoa + domina

2.a Irristailua Gizonezkoa/Emakumezkoa    Domina

3.a Irristailua Gizonezkoa/Emakumezkoa    Domina

10. ARTIKULUA – IRUDI ESKUBIDEAK ETA DATUAK LAGATZEA

Izena ematean, parte hartzaileak erregelamendu hau onartzen du, eta baimena ematen du Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Donosti Eventos eta R.P.M. enpresek, beren kabuz edo beste erakunde batzuen bidez, informatikoki trata ditzaten bere datu pertsonalak, bai eta proba barneko irudia ere argazki, bideo eta abarren bitartez, kirol, sustapen edo merkataritza helburu hutsarekin.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, parte hartzaileak fitxategi horietara sartzeko eskubidea baliatu ahal izango du, edukia zati batean edo osorik zuzendu edo ezerezteko.Eskubide hori baliatzeko, idatziz eskatu beharko da Gipuzkoako Atletismo Federazioaren egoitza sozialean (Anoeta pasealekua 5, Kirol Etxea, 20014 Donostia).

Aurreikusi gabeko guztia IAAF Erregelamenduaz aztertuko da.

 

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official partner

Official Supplier

Organizadores