- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
15K balioak
- Beste proba batzuk
- EMAITZAK 2024
Salto 15k DSSren lehentasunezko helburuetako bat probak ingurumenean eragingo duen inpaktua ahalik eta txikiena izatea da. Kirol festa handia hiriarekiko, bertakoekiko eta ingurumenarekiko errespetuzko ekitaldia ere izateko, horixe baita gure asmo nagusia, neurri zehatzak aplikatuko ditugu, Salto 15k DSS proba jasangarria izan dadin.
Partaideen elastikoak jasangarriak izango dira.
Probako anoa puntuetan urarekin eta edari isotonikoarekin erabilitako botila guztiak bereizi egingo dira, korrikalariak igaro ondoren birziklatzearren.
Beste elementu garrantzitsu bat proban laguntzeko auto elektrikoak erabiltzea izango da.
Irteeran kartoizko kutxak jarriko dira, partaideek bertan utzi ahal izan dezaten dagoeneko erabiltzen ez duten arropa. Ondoren, material hori guztia ongintzari emango zaio.
Arreta berezia jarriko diogu partaideen eta antolatzaileen joan-etorriek eragindako berotegi efektuko gasen emisioaren ondoriozko karbono-aztarnaren kalkuluari eta horren gaineko konpromisoari. Elementu horiek minimizatu egin daitezke, energia berriztagarrien eta baso kontserbazioaren inguruko proiektu ziurtatuei laguntza emanez, betiere gizarte konpromisoaren bidetik joz.
Garraio publikoaren erabilera bultzatzea
Donostia garraio publikoko sare zabala duen hiria da, eta, beraz, nonahi mugitu ahal izango zara garraio publikoan.
Busa: 17, 21, 24, 26, 27, 28, 31, 37, 43, A1, B4, B9, E03, E06, E07 eta E08
Donostialdeko metroa edo topoa: E2 eta E5
Aldaketa globalak norberak egindako pausoarekin hasten dira: heldu erronkari.