17 de octubre de 2021

ES | EU

Erabilerako eta izena emateko baldintzak

Erabilera-baldintza hauen bitartez (aurrerantzean, “Baldintzak”), https://www.zurichmaratonsansebastian.com/ webguneari (aurrerantzean, “Webgunea” edo “Plataforma”) buruzko informazioa aurkezten dizugu. Webgunera sartzeak eta/edo hura erabiltzeak berarekin dakar erabilera-baldintza hauen zehaztapen guztiak berariaz eta eragozpenik gabe onartzea, eta onarpen horrek idatzizko eta sinatutako edozein kontraturen baliozkotasun bera izango du.

Webgunera sartzen den eta/edo hura erabiltzen duen edozein pertsonari exijitu ahal izango zaio hemen ezartzen dena errespetatu eta betetzea. Ez bazaude ados azaldutako baldintzekin, ez zaitez sartu eta/edo ez ezazu erabili aplikazioa. “Erabilera-baldintzak” onartuta, parte-hartzaileak adierazten du irakurri eta ulertu duela hemen azaldutakoa, eta horrekin ados dagoela.

1. IDENTIFIKAZIOA

  • Titularra: DONOSTI EVENTOS-RPM RACING PRUEBAS DEPORTIVAS UTE
  • IFZ: U16760845
  • Sozietatearen helbidea: Portuetxe 2, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: 15k@15ksansebastian.com

Jakinarazten dizugu Webgune honek publizitate-edukia izan dezakeela.

2. WEBGUNEAREN FUNTZIONAMENDUA  

Webgunea online plataforma bat da, zeinaren bitartez erabiltzaileek RPM-MKTGk kudeatutako kirol-ekitaldietarako sarbidea izan dezaketen, eta horietan izena eman.

Horretarako gaitutako berariazko inprimakiaren bitartez egin beharko da ekitaldietarako izen-ematea, eta parte-hartzaileak benetako eta egiazko datuak jarri beharko ditu Web-inprimaki horren bitartez; gure zerbitzua behar bezala kudeatu ahal izateko ezinbesteko baldintza da hori. Baldintza hauen testuinguruan, “parte-hartzaile” deituko zaie erabiltzaileei.

RPM-MKTGk inola ere ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek emandako inskripzio-datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik; horrela, bada, parte-hartzaile bakoitza izango da datuen egiazkotasunik ezaren ondorioz sor litezkeen ondorioen, akatsen eta hutsegiteen erantzulea.

Ekitaldiak doakoak edo kostubidezkoak izan daitezke eta, deskribapenean, berariaz adierazi beharko da ordainpekoak direla.

3. XEDEA

Jarraian, Webgunera sartzerakoan, nabigatzerakoan, izena ematerakoan eta Webgunea erabiltzerakoan egin daitekeen eta egin ezin daitekeen guztia adierazten da.

Baldintza hauen xedea da kirol-ekitaldietan parte hartzen dutenen kontratazio-zehaztapenak ezartzea. Halaber, ulertuko da pertsona bat Plataformaren erabiltzailea dela bertan jasotzen diren Erabilera-baldintzak eta/edo Pribatutasun-politika onartzen dituenean; horretarako, nahikoa izango da Webgunea bisita dezan.

Nolanahi ere, RPM-MKTGk eskubidea izango du Baldintza hauek aurretiaz ohartarazi gabe aldatzeko, Webgunearen bitartez argitalpen-datarekin argitara emanda, betiere zerbitzua hobetzera, gauzak argitzera eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak hobeto babestera bideratutako aldaketa-irizpideei jarraituz.

4. NABIGAZIOA ETA SARBIDEA

Erabiltzaileek ez dute erregistratu beharrik Webgunera sartzeko eta nabigatzeko; hala ere, beharrezkoa da parte-hartzaileek inskripzio-inprimakia betetzea, kirol-ekitaldietan parte hartu ahal izan dezaten.

RPM-MKTGk inola ere ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek emandako inskripzio-datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizunik; horrela, bada, parte-hartzaile bakoitza izango da datuen egiazkotasunik ezaren edo datu moten ondorioz sor litezkeen ondorioen, akatsen eta hutsegiteen erantzulea. RPM-MKTGren lantaldea edozein unetan jarri ahal izango da parte-hartzailearekin harremanetan, hark bere benetako adina frogatu dezan, NAN agiriaren edo horren baliokide den beste agiriren baten fotokopia aurkeztuta. Informazio hori ez bada adierazitako epearen barruan ematen, RPM-MKTGk eskubidea izango du parte-hartzailearen dagokion ekitaldi jakin horretarako izen-ematea ezeztatzeko.

NAN agiriaren edo aurkezten den bestelako agirien datuak identifikazio-lanerako bakarrik erabiliko dituzte RPM-MKTGko baimendutako langileek, eta inola ere ez dira erabiliko beste helburu batzuetarako.

RPM-MKTGk eskatzen du berehala ematea Erabilera-baldintza hauen edozein urraketa edo abusuren berri, batez ere adingabeei eragiten dienean; horretarako, harremanetarako adierazitako bideak erabili beharko dira.

5. PARTE-HARTZAILEA EKITALDIETAN INSKRIBATZEA

5.1 Doako ekitaldi batean inskribatzea

Modu indibidualean, doan eta parte hartzeagatiko inolako etekin ekonomikorik gabe inskriba daiteke parte-hartzailea, eta ezingo dio inolako ordainik eskatu RPM-MKTGri, ez ordain ekonomikorik, ez bestelakorik.  

5.2 Kostubidezko ekitaldietan inskribatzea

Ekitaldi jakin batzuetan izena emateko, ekitaldien deskribapenean zehazten den kopuru ekonomikoa ordaindu beharko du parte-hartzaileak.

Parte-hartzaileak doako zein kostubidezko ekitaldietan inskribatu, beraiek izango dira inskripzioan ematen duten informazioaren erantzuleak, eta guzti horretatik erator litekeenaren gainerako erantzukizun guztia hartzen duten haien gain. RPM-MKTGk ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek egin ditzaketen ekintzen gaineko batere erantzukizunik; horrela, hirugarrenen eskubideen aurkakoa den eta/edo jabetza intelektualari eta industrialari buruzko araudia edo ordenamendu juridikoaren aplikagarria den beste edozein arau urratzen duen parte-hartzaileek egindako ekintza edo hutsegiteengatiko erreklamazio orotatik erator litekeen edozein erantzukizunetatik salbuetsita geldituko da RPM-MKTG.

Hemezortzi (18) urtez azpikoek debekatuta dute inskribatzea, Baldintza hauen 12. atalean xedatutakoaren arabera. Adin horretako adingaberen batek izena ematen badu, uste izango da haren guraso, tutore edo legezko ordezkarien aurretiazko eta berariazko baimenarekin egin duela; nolanahi ere, RPM-MKTGk egoki irizten dizkion egiaztapenak egiteko eskubidea izango du.

Halaber, parte-hartzaileei jakinarazten diegu Plataforman argitaratzen diren ekitaldi guztietan egingo direla argazkiak eta/edo bideoak grabatuko direla. RPM-MKTGk hainbat erabilera eman ahal izango dio ekitaldietan eskuratutako edukiari (webgunean argitaratu, webgunean eta sare sozialetan, etab.). Izena emateak berak eta ekitaldian parte hartzeak berarekin dakarte parte-hartzaileak bere irudiak Erregelamenduan azaldutako helbururako hartzeko baimena ematea.

5.3. Beharrezko materialak eta produktu osagarriak entregatzea eta erostea

Doako zein kostubidezko ekitaldietarako, hainbat material jarriko dira Parte-hartzaileen eskura, Erregelamenduak deskribatuko direnak.  

Oro har, eta Parte-hartzaileak ordainketa osoa egin eta RPM-MKTGk jaso badu, dortsalarekin batera entregatuko zaizkio ekitaldian parte hartzeko beharrezko materialak.

Produktu gehigarriak eskuratu behar baditu, hala nola domina pertsonalizatua edo argazki-sorta, Erregelamenduan ezarritakoak eraenduko ditu material horiek.

RPM-MKTGk Parte-hartzaileari gomendatzen dio baliozkotu dezala materialei buruzko edozein informazio, honako informazio honen araberako edozein erabilera edo jarduketa egin baino lehen. RPM-MKTGk ez du bere gain hartzen akats tipografikoen edo bestelako akatsen ondoriozko erantzukizunik, ezta materialaren informazioan falta litekeen edozein informazioren ondoriozkorik ere.

Prezioa eta ordaintzeko modua

Behin inprimakiko datuak bete ondoren, Parte-hartzaileak inskripziorako kopurua ordaindu beharko du eta, hala badagokio, baita material gehigarriaren erosketari dagokiona ere, Webgunean zehaztutako ordainketa-moduen bitartez.

Ordainketa egin ondoren, Parte-hartzaileak dagokion ekitaldirako izena eman duela berresten dion mezu elektroniko bat jasoko du eta, produktu gehigarririk erosi badu (adibidez, domina pertsonalizatua edo argazki-sorta), honako informazioa jasoko du mezu horretan: (i) erositako materialen laburpena; (ii) eskatutako bidalketa-modalitatea; eta (iii) helbidea, hala badagokio.

Ordainketa egiterako unean hura egitea eragozten duen gorabeheraren bat gertatuko balitz, parte-hartzaileak akatsa egon dela adierazten dion mezu automatiko bat jasoko luke; horrela, ekitaldirako eskatutako inskripzioa ez da tramitatuko kopuru osoa benetan ordaindu arte.

Eurotan (€) ematen dira ekitaldietarako eta materialen prezioak, zergak eta kudeaketa- eta bidalketa-gastuak barne; dagokion ekitaldirako berrespenaren unean adieraziko da zenbatekoa.

Parte-hartzaileei jakinarazten diegu gure pribatutasun-politikan ezarritako ordainketa-pasabideen bitartez egingo direla ordainketak.

6. EZEZTAPENA ETA ITZULKETA

6.1. Inskripzioa ezeztea.

Parte-hartzaileek edozein unetan eskatu ahal izango dute izen-ematea ezeztea, baldin eta oraindik ez bazaizkio ekipamendua, materiala eta, hala badagokio, dortsala entregatu.

Kostubidezko ekitaldietarako inskripzioen kasuan, jakinarazten dizugu izen-ematean ordaindutako kopurua itzultzea eska dezakezula, baldin eta jakinarazpena aurreko atalean aipatutako epearen barruan egiten bada, eta inskripzioaren Erregelamenduan ezarritako baldintzetan.

6.2. Produktu gehigarriak itzultzea.

Fabrikazioko akatsengatik itzultzea.

RPM-MKTGk bere gain hartzen du produktu gehigarrien –domina pertsonalizatua kasu– desegokitasunagatiko erantzukizuna, baldin eta entregatzen direnetik bi (2) urteko epean jakinarazten bada. Kasu horretan, Parte-hartzaileak itzuli egin ahal izango ditu.

 Araudiaren arabera, produktuak egokitzat joko dira:

• Saltzaileak egindako deskribapenarekin bat datozenean eta saltzaileak kontsumitzaileari eta erabiltzaileari lagin edo modelo gisa aurkeztu dion produktuaren ezaugarriak dituztenean;

• Era horretako produktuen ohiko helburu diren erabileretarako aproposak direnean;

• Kontratua egin den unean kontsumitzaileak eta bezeroak jakinarazi duen beste edozein erabilera berezitarako aproposak direnean, baldin eta saltzaileak onartu badu erabilera horretarako aproposa dela.

Produktuen desegokitasunagatik RPM-MKTGk erantzun behar duen bi (2) urteko epean, lehendabiziko sei (6) hilabeteetan bakarrik kontsideratuko da desegokitasuna RPM-MKTGri egotz dakiokeela.  Adierazitako bi (2) urteko epea bete arteko ondorengo hemezortzi (18) hilabeteetan, produktu gehigarriak erosten dituen Parte-hartzaileak froga bidez justifikatu eta frogatu beharko du desegokitasuna RPM-MKTGri egoztekoa dela. Produktuaren desegokitasunaren egozgarritasun hori justifikatzen eta frogatzen ez bada, produktua ezin izango da itzuli.

Atzera egiteagatik itzultzea.

Material gehigarriak erosten dituzten Parte-hartzaileak atzera egiteko duten eskubideaz baliatu ahal izango dira materiala jasotzen dutenetik hamalau (14) egun naturaleko gehienezko epearen barruan, eta zuzenean RPM-MKTGren aurrean baliatu beharko dira eskubide horretaz.

Parte-hartzaileok beren eskarian jaso dituzten produktuekin konforme ez daudenean erabili ahal izango dute atzera edo uko egiteko eskubide hori, eta hori guztia inolako zigorrik gabe eta itzulketaren arrazoiak adierazi beharrik gabe.

Hala ere, parte-hartzaileak ordaindu beharko ditu produktuak RPM-MKTGri itzultzearen zuzeneko kostuak, eskaria osorik itzuli zein eskariko produktuetako batzuk bakarrik itzuli.

Hala eta guztiz ere, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 103. artikuluaren arabera, atzera edo uko egiteko eskubidea ez da aplikagarria izango kontsumitzailearen edota erabiltzailearen zehaztapenen arabera egindako materialen edo nabarmen pertsonalizatuak diren produktuen kasuan.

Itzultzeko prozedura

Itzulketa formalizatzeko, Parte-hartzaileak Erregelamenduan zehazten den helbide elektronikora jo eta adierazten den prozedura jarraitu beharko du, adierazpen argi baten bitartez atzera edo uko egiteko bere eskubidearen berri emanez. Informazio gehiagorako, baldintza hauen goiburuan adierazten diren harremanetarako bideen bitartez jar zaitezke gurekin harremanetan.

7.  JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Plataforman argitaratutako edukiak

Parte-hartzaileak ekitaldietan inskribatzen direnean eta ekitaldi horietan irudiak hartu eta horiek argitaratzen direnean, parte-hartzaileak ager daitezke horietan. Horregatik, eduki hori RPM-MKTGren titulartasuneko Webgunean eta azpi-domeinuetan jartzeko, igotzeko eta argitaratzeko baimena ematen da; helburu komertzialak egon daitezke tartean, Erregelamenduan zehazten den bezala.

RPM-MKTGk edozein unetan ezabatu eta kendu ahal izango du edukia, nahiz eta parte-hartzaileek, beste webgune batzuetan partekatu badute, argitaratutakoa ikusten jarraitu ahal izango duten.

RPM-MKTGk bermatzen du Plataformaren kudeaketarako jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra dela edo, hala badagokio, eskubide horiek dituela; Webgunean sartzeak eta nabigatzeak edo ekitaldian inskribatzeak ez du esan nahi RPM-MKTGk bere jabetza-eskubideei uko egiten dienik, ezta horiek osorik edo partzialki transmititzen edo lagatzen dituenik ere, parte-hartzaileen mesedetan.

Jabetza intelektualari eta, hala badagokio, industrialari buruzko araudiak behar bezala babesten ditu eduki horiek guztiak; nolanahi ere, bere eskubideak kaltetzen ari direla uste duen edozein pertsonak edo erakundek egoki irizten dizkion legezko ekintzak abiaraz ditzake.

Hala ere, Webgunera sar zaitezen eta hura ikus eta erabil dezazun bitarteko bat eskaintzeko helburuz, zerbitzuaren kudeatzaile RPM-MKTGk parte-hartzailearen eskura jartzen du, interesduna den aldetik, ekitaldietako parte-hartzaile diren interesdunen inskripzioa ahalbideratzeko helburu bakarrarekin, eta planetako edozein lekutatik sar daiteke. Nolanahi ere, erabat debekatuta dago erreprodukzio, imitazio, transmisio, itzulpen, aldaketa, eratorritako lan eta/edo komunikazio publiko oro, horretarako erabilitako bitartekoa gorabehera; halakorik egitekotan, parte-hartzaile arau-hausleak hartuko ditu bere gain gerta litezkeen ondorioen zuzeneko edo eratorritako erantzukizun guztiak.

Webgunean jasotzen diren edukiak RPM-MKTGk aurretiaz emandako idatzizko baimenarekin bakarrik deskargatu, erreproduzitu edo erabili ahal izango dira beste gailu batean edo Webgunea ez den beste toki batean.

8. DEBEKUAK ETA PORTAERA-ARAUAK

8.1 Debeku Orokorrak

Erabat debekatuta dago parte-hartzaileek, harremanetarako bideak erabilita, honako edukia komunika dezaten:

  • Beste batzuen ohorerako, intimitate pertsonal eta familiarrerako edo norbere irudirako funtsezko eskubideen edozein urraketatzat jo daitekeen edukia, batez ere adingabeen kasuan.
  • Titularren dagokion baimenik gabe, beste batzuen argazkiak, irudiak edo datu pertsonalak jasotzen dituen edukia.
  • Komunikazioen sekretua urratzen duen edukia, edo jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak edo izaera pertsonaleko datuen babesa arautzen duten arauak urratzea dakarren edukia.
  • “Spama” eta/edo dagokion espazioarekin zerikusirik ez duten guneetarako estekak jasotzen dituen edukia.
  • Publizitatea edo komunikazio komertzialak jasotzen dituena, publizitate-helburudun mezuak emititzeko edo helburu berbererako datuak batzeko.

Gainera, debekatuta dago Webgunera legez kontrako edo baimendu gabeko helburuz sartzea edo hura horretarako erabiltzea, xedea ekonomikoa izan zein ez izan. Besteak beste:

  • Webgunea bere funtzionamenduan edo hirugarren baten gailuan kalteak, eteteak, eraginkortasunik ezak edo akatsak sortzeko moduren batean erabiltzea;
  • Webgunea edozein birus, kode gaizto edo bestelako programa edo fitxategi kaltegarri transmititzeko, instalatzeko edo argitaratzeko erabiltzea;
  • Webgunea beste erabiltzaile eta/edo parte-hartzaile batzuen izaera pertsonaleko datuak batzeko erabiltzea;
  • Webgunea legez kontra, eta fede onaren, moralaren eta ordena publikoaren aurka erabiltzea;
  • Webgunearen edo hari konektatutako edozein sareren segurtasun- eta autentifikazio-neurriak edo Webgunean eskainitako edukien berezko segurtasun- edo babes-neurriak haustea edo hausten saiatzea;
  • Webgunearen azpiegituran edo zerbitzu-emailearen sistema edo sareetan zein Webguneari konektatutako sistema eta sareetan neurriz kanpoko edo beharrezkoa ez den saturazioa eragingo duen ekintzaren bat gauzatzea.

Aurrez aipatutako edozein obligazio ez betez gero, RPM-MKTGk Zuzenbidean eta bere eskubide eta betebeharren erabileran oinarritutako dagozkion neurriak hartu ahal izango ditu, eta araua hausten duen parte-hartzailearen inskripzioa ezeztu ere egin ahal izango da, eta ez du izango eragindako kalte-galerengatiko kalte-ordainik eskuratzeko aukerarik.

Debekatutako ekintzak egiten dituen parte-hartzailea edo Erabiltzailea izango da horren ondorioz gerta litekeen edozein erreklamazioren erantzulea. Hirugarren baten erreklamaziorik gertatuko ez balitz ere, RPM-MKTGk aukera izango du baldintza hauek betetzen ez dituzten parte-hartzaileei Webgunera sartzeko edo Webgunean dauden espazioetan parte hartzeko aukera galarazteko.

9. ESKUBIDEA URRATU IZANAREN JAKINARAZPENA

Webgunean nabigatzerakoan jarraian adierazten diren egoeretako edozein detektatuz gero, jakinarazi lehenbailehen, mesedez, RPM-MKTGri. Jarraian, RPM-MKTGk Webgunetik etengabe jazartzen dituen egoeretako batzuk adierazten dira:

  • Adingabeei buruzko informazioaren baimendu gabeko erabilerak.
  • Pertsona fisikoen –Plataformaren erabiltzaileak izan zein ez izan– ohorerako, intimitaterako edo norbere irudirako funtsezko eskubideak urra litzaketen erabilerak.
  • Datuen babeserako araudia urra ditzaketen norbere edo beste batzuen datu pertsonalen baimendu gabeko erabilerak.
  • Marka faltsuei edo marken legez kontrako imitazioei buruzko informazioa argitaratzea.

Kasu horietan edo antzekoetan, ondorengoa izango da erabiltzaileek jarraitu beharreko protokoloa, erantzuna ahalik eta eperik laburrenean eta modurik eraginkorrenean ematea lortzeko:

  • Ustez araudia edo eskubideren bat urratzen duen edukia identifikatzea.
  • Aukeratutako harremanetarako moduak argi identifikatzea, RPM-MKTG erreklamaziogilearekin harremanetan jarri ahal izan dadin.
  • Bere nortasuna behar bezala egiaztatzea, behar adinako balioa duen agiri ofizial bidez (NAN edo pasaportea).

Zuzenean ondorengo helbide elektronikora bidali behar dira eskabide guztiak: info@zurichmaratonsansebastian.com.

10. ATZERA EDO UKO EGITEKO ESKUBIDEA

Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onesten duen 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoari jarraiki, jakinarazten da parte-hartzaileak inskripzioa egiten duenetik 14 eguneko epea duela inskripzioari dagokionez atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, baldin eta ez bada hasi ekitaldiaren materiala entregatzeko epea edo ekitaldia bera.

11. DATUEN BABESA

Pribatutasun-politikan aurki dezakezu zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa.  

Aurrez esandakoaz gain, jakinarazten dizugu, aplikazioaren erabilera-baldintza hauek onartuta, baimena ematen duzula zure identifikazio-datu pertsonalak, egindako entrenamendua eta kirol-ekitaldiko azken emaitzan lortu duzun lekua RPM-MKTGren webgunean, mugikorretarako haren aplikazioan, sare sozialetan, erakunde kolaboratzaileen zein komunikabideen bitartez argitaratu daitezen.

Izan ezazu kontuan datu horiek Plataformako beste parte-hartzaile eta erabiltzaile batzuek ikusteko moduan egongo direla.

Zure datu pertsonalak eta zure parte-hartzearekin lotutako datuak argitaratzeko aurrez azaldutako baldintzekin ados ez bazaude, ez zara inskribatu behar eta ez dituzu zehaztapenak eta baldintzak onartu behar.

12. ADINGABEAK ETA WEBGUNEA ERABILTZEA

Plataformara sartzeko eta han nabigatzeko, nahitaezkoa da hamalau (14) urtetik gorakoa izatea; ekitaldietan izena eman eta parte hartzeko, berriz, nahitaezkoa da hemezortzi (18) urtetik gora izatea, edo aurretiaz gurasoen eta/edo legezko tutoreen idatzizko baimena izatea.

Nolanahi ere, izena eman duten parte-hartzaile guztiekin harremanetan jarri eta haien nortasuna eta adina egiaztatzeko eskubidea izango du RPM-MKTGk; komunikazio horretan erantzunik jaso ezean edo akasdun edo manipulatutako informazioarekin erantzunez gero, bertan behera geratuko da inskripzioa.

Nabigatzen duzunean hemezortzi (18) urtez azpiko parte-hartzaileen profilak detektatzen badituzu, jakinaraz iezaguzu berehala, mesedez, aurrez adierazitako identifikazio-protokoloa abiaraz dezagun, 9. atalean xedatutakoari jarraiki.

13. SEGURTASUNA ETA PROFILAK ORDEZTEA

Parte-hartzaileen inskripziorako, debekatuta dago datu faltsuak edo norbere titulartasunekoak ez diren datuak ematea. Datu faltsuak ematea edo, berariazko baimenik gabe, hirugarrenen datuak ematea identitatea ordeztetzat joko da, eta hori arau-haustea da eta, beraz, zigorra du indarrean dagoen legeriaren arabera.

RPM-MKTGren online komunitaterako konfiantza sortze aldera, funtsezkoa da profilen atzean dauden parte-hartzaileen benetako identifikazioa; beraz, Webguneko parte-hartzaileren baten edo plataformarekin zerikusirik ez duen beste norbaiten identitatea ordeztu dela detektatu edo susmatzen badugu, automatikoki ekingo zaio ustezko arau-hauslea identifikatzeari. Horretarako, NAN agiriaren, pasaportearen edo antzerako agiri ofizialen baten kopia eskatuko zaio eta, eskatutako dokumentazioa eskuratzen ez badugu edo erantzunik jasotzen ez badugu, automatikoki bertan behera geldituko da haren inskripzioa.

Parte-hartzaile baten identitatea ordeztea dakarren edozein egoera mota gertatzen ari dela jakin bezain pronto, horren berri emango zaie Segurtasun Indar eta Kidegoei.

14. BESTE WEBGUNE BATZUETARAKO ESTEKAK

Interneten, bere funtzionamenduaren esentzietako bat da estekak erabiltzea; horregatik, berariaz gaituta gelditzen da beste batzuen webguneetarako estekak sartzeko aukera, baldin eta webgune horiek legezkoak eta zilegiak badira, legeen, moralaren, ordena publikoaren edo sozialki orokorrean onartutako arauen aurkakoak ez badira, eta ez badaude, zuzenean edo zeharka, jarduera ekonomiko batekin lotuta.

RPM-MKTGk argitaratzen dituen estekei dagokienez, horien edukiak indarrean dagoen araudia edo honako Baldintza hauek bete ditzan konpromisoa hartzen du, baita esteka horiek berehala kentzeko konpromisoa ere, estekatutako edukiak esandakoa nolabait betetzen ez duela jakin bezain pronto.

Beste batzuek txertatutako estekei dagokienez, RPM-MKTGk ez du bere gain hartzen estekatutako webguneetan egon daitekeen edukiaren gaineko erantzukizunik; haiek izango dira horren gaineko erantzule bakarrak. Zentzu horretan, Webgunean estekatutako hirugarrenen webguneen bitartez garatzen diren jarduerak legez kontrakoak direla jakinez gero, berehala jakinarazi beharko zaio RPM-MKTGi, esteka edo link hori desgaitu dezagun.

Webgunetik kanpoko beste webgune batera sartzeko edozein esteka ezartzeak ez du esan nahi harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoenik RPM-MKTGren eta kanpoko webgunearen arduradunaren artean.

15. BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK

Parte-hartzaileak onartzen du ezinezkoa dela Webgunea etengabe eskuragarri egotea; hala ere, RPM-MKTGk etengabe lan egiten du hala izan dadin, Webgunearen funtzionamendua garatzeko eta sistemaren hutsegiteak ahalik eta gehien murrizteko teknikaren egoeraren barruan beharrezko neurri guztiak hartuz, alderdi teknikoari zein argitaratzen diren edukiei dagokienez.

Aldeek beraien gain hartuko dute pertsonalki egin litzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizuna, eta aurkako aldea berari egotz ezin dakiokeen edozein akats, erru edo arduragabekeriaren aurrean libre geldituko da, baita beste alde kontratatzaileari egotz dakizkiokeen arau-hauste edo akats horietatik erator litekeen galera orotatik ere.

RPM-MKTGk bere esku dauden ahalegin komertzial eta tekniko guztiak egingo ditu Plataformaren bitartez bere zerbitzuak eskuragarri mantentzeko; betebehar hori, baina, ez da izango aplikatzekoa honako inguruabar hauek eragindako edozein erabilgarritasun edo errendimendu faltarako:

  • Webgunea aldi baterako martxan ez egotea, eguneraketagatik eta/edo mantenu-lan teknikoengatik.
  • RPM-MKTGren kontrolpetik kanpo dauden arrazoiak: halabeharrezko arrazoiak, Internetera sartzeko arazoak, Plataformaren titularraren kudeaketa arduratsutik eta arrazoizkotik haratago doazen arazo teknologikoak, hirugarrenen ekintzak edo hutsegiteak, etab.

RPM-MKTGren kontroletik eta beharrezko arduratik kanpo dauden aipatutako kasu guztietan, parte-hartzaileari ez dagokio RPM-MKTGren eskutik lortu gabeko irabaziengatik, kalteengatiko edo galerengatiko kalte-ordainik jasotzea.

Aldeen jarduketatik kanpoko arrazoiengatik Webgunea itxi edo eten egiten bada, parte-hartzaileari jakinaraziko zaio zerbitzua domeinu berri batera aldatu dela, eta kontratu honen xedapenak Plataforma aktibo dagoen domeinuari dagokionez bakarrik aldatuko dira.

Hala ere, RPM-MKTGk jakinarazten du, Webgunean argitaratutako legezko eta legez kontrako edukiak sailkatzeko, iragazteko eta hautatzeko etengabeko ahalegina egiten duen arren, ezin duela hori etengabe bermatu, eta arren eskatzen du, norbaitek arau-hausteren bat detektatuz gero, jakinaraz diezaiola lehenbailehen, 9. atalean ezarritako prozesuari jarraiki.

RPM-MKTG ez da izango Webgunetik kanpoko iturrietatik datozen argitaratutako informazioen egiazkotasunaren, osotasunaren edo eguneraketaren erantzulea. Bestalde, RPM-MKTGk ez du bere gain hartuko aipatutako informazioak erabiltzearen ondorioz sor litezkeen galeren gaineko batere erantzukizunik.

Parte-hartzaileren batek ez baditu bere obligazioak betetzen edo beste aldeak bereak bete ditzan oztopatzen badu, sortutako kalteengatik zein lortu gabeko irabaziengatik eragindako kalte-galeren erantzukizuna izango du.

16. ESKUMENA ETA FORO APLIKAGARRIA

Baldintza hauen atalak independentziaz eta modu autonomoan interpretatu behar dira, eta horietakoren bat epai judizial edo arbitraje-ebazpen irmo bidez indargabetu edo ez-aplikagarritzat deklaratuz gero, horrek ez du eraginik izango gainerakoetan. Erabilera-baldintzen xede diren efektuei eutsiko dien beste klausula bat edo batzuk ezarriko dira kendutakoaren ordez.

RPM-MKTGk ez balu beteko edo gauzatuko Baldintza hauetan jasotako edozein eskubide edo xedapen, horrek ez luke esan nahiko horri uko egiten dionik, hori idatziz aitortu eta adostu ezean

Parte-hartzailearen kokaleku geografikoa edo haren nazionalitatea gorabehera, eta araudiak Webgunearekin zerikusia duen edozein auzi edo gatazkatarako aldeek foro jakin baten mende jartzeko aukera dutela aurreikusten badu, auziaren unean indarrean dagoen Espainiako legeria aplikatuko da, eta Madrileko (Espainia) Epaitegiak eta Auzitegiak izango dira Plataformaren erabilerarekin zerikusia duten edo erabilera horren ondoriozko gatazka guztiak ebazteko eskudun organoak.

RPM-MKTGren zerbitzuen erabilerari buruzko erreklamazioak aurkezteko, parte-hartzaileak agiriaren hasieran adierazitako helbide elektronikoa edo fisikoa erabil ditzake, eta RPM-MKTGk zentzu horretan jasotzen dituen jakinarazpen guzti-guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du.

Azkeneko eguneraketa: 2021eko ekaina

Main Sponsor

Institutional Partner

  • diputacion-foral

Main Partner

  • el-diario-vasco-ssm

Official partner

  • fortuna-15kss
  • finisher