17 de octubre de 2021

ES | EU

Pribatutasun-politika

NOR DA TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Indarrean dagoen araudiari jarraiki, interesdunari jakinarazten zaio RPM Racing SLU sozietateak (aurrerantzean, “RPM-MKTG”) tratatuko dituela hark ematen dizkigun datuak; hauexek dira sozietate horren harremanetarako datuak:

  • Titularra: DONOSTI EVENTOS-RPM RACING PRUEBAS DEPORTIVAS UTE
  • IFZ: U16760845
  • Sozietatearen helbidea: Portuetxe 2, 20018 Donostia (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa: 15k@15ksansebastian.com

ZER HELBURUREKIN ETA ZENBAT DENBORAZ TRATATUKO DIRA ZURE DATU PERTSONALAK?

Erabiltzaileek, RPM-MKTGren ekitaldi eta jardueretarako izena emateko RPM-MKTGren webguneko inprimakien bitartez, haien datu pertsonalak ematen dituztenean, ondorengo helburuetarako tratatuko dira datu pertsonalok:

I. Erabiltzailearen ekitaldiko parte-hartzea kudeatzeko eta tramitatzeko. Horretarako, izena eman duen ekitaldiak edo jarduerak irauten duen epean gordeko dira haren datuak eta, behin hura amaitzen denean, ekitaldiaren edo jardueraren ondorioz erator litezkeen legezko ekintzen preskribatze-epean.

II. Erabiltzaileari inkestak bidaltzeko; inkesta horiek datu erantsien txostenak egiteko erabiliko dira, estatistika- eta analisi-helburuekin, gure zerbitzuak hobetu ahal izateko.

III. Erabiltzaileari hark parte hartzen duen edo RPM-MKTGk antolatzen dituen proiektuei, zerbitzuei, kanpainei edo ekitaldiei buruzko informazio pertsonalizatua emateko, erabiltzailearen profila kontuan izanda, aurkakorik adierazten ez bada edo interesdunak ez bada informazioa jasotzearen aurka azaltzeko bere eskubideaz baliatzen, horretarako dpo@rpm-mktg.es helbide elektronikora idatzita; baita RPM-MKTGrekiko bere jardueraren txosten pertsonalizatuak egiteko ere.

Zentzu horretan, eta erabiltzaileek horretarako baimena ematen badute, izena eman duen ekitaldi zehatzean parte hartzen duten gure kolaboratzaileen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko erabiliko dira haren datuak. Ekitaldiaren webgunean –https://www.zurichmaratonsansebastian.com/– argitaratutako zerrendan aurkituko duzu zein diren gure kolaboratzaileak.

Aurkakorik adierazten ez badiguzu, datu pertsonalak gordetzeko aurrez adierazitako epeak aplikatuko dira; beraz, zure erantzukizuna da datuok eguneratuta izatea.

ZEIN DA DATUEN TRATAMENDURAKO LEGITIMAZIOA?

Honako hauek dira zure datuak tratatzea legitimatzen duten oinarriak: 

I.- Kontratu-harremana egikaritzea, parte-hartzea kudeatzeko eta tramitatzeko 

II.- RPM-MKTGk, estatistika-helburuekin, inkestak egiteko eta txosten erantsiak egiteko duen interes legitimoa, bai eta, erabiltzailearen profilaren arabera, erabiltzaileak parte hartzen duen edo RPM-MKTGk antolatzen dituen proiektuei, zerbitzuei, kanpainei eta ekitaldiei buruzko informazio pertsonalizatua bidaltzeko duen interesa ere.

III.- Erabiltzaileari gure kolaboratzaileen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzeko haren berariazko baimena.

ZEIN DIRA TRATATUKO DIREN DATU PERTSONAL KATEGORIAK?

Erabiltzaileak emandako baimenaren arabera, ondorengo datu pertsonal kategoriak tratatu ahal izango ditu RPM-MKTGk: 

  • Identifikazio-datuak: izen-abizenak eta NAN
  • Harremanetarako datuak: telefono-zenbakia, posta-helbidea, helbide elektronikoa
  • Ezaugarri pertsonalei eta sozialei buruzko datuak: jaiotza-data, generoa, nazionalitatea, zaletasunak, afiliazioak.
  • Erabiltzailearen RPM-MKTGrekiko jarduerari buruzko txosten pertsonalizatuen ondoriozko datuak.

Baita erabiltzaileak gure webgunean eta webgunearen azpi-domeinuetan ezarritako inprimakien bitartez RPM-MKTGri ematen dizkion beste edozein datu pertsonal ere.

ADINGABEEN DATU PERTSONALAK

RPM-MKTGk erabiltzaileei jakinarazten die 14 urtez azpikoen datu pertsonalak tratatzeko beharrezkoa izango dela haren gurasoen, tutoreen edo adingabearen guraso-ahala dutenen baimena.

Horregatik, adingabe batek RPM-MKTGk edo haren kolaboratzaileren batek antolatutako lasterketaren batean edo, oro har, ekitaldiren parte hartzen duenean, beharrezkoa izango da gurasoak, tutoreak edo guraso-ahala duten pertsonak identifikatuko dituzten datuak ematea, beharrezkoa den haien baimena eskuratzeko beste helbururik gabe.  Familia-liburua edo adingabearekiko filiazioa, haren tutorea izatea edo, oro har, haren gaineko guraso-ahala zehazten duen beste edozein agiri eskatzeko aukera izango du RPM-MKTGk.

HIRUGARRENEN DATU PERTSONALAK

Erabiltzaileek haien senitartekoen, lagunen, bikotekideen edo erabiltzailearekin zerikusia duen beste edozeinen datu pertsonalak ematen dituztenean, haiei RPM-MKTGren pribatutasun-politikaren eta, oro har, hemen azaltzen diren zehaztapen eta baldintzen berri emateko eta haien datu pertsonalak tratatzeko hirugarren horien baimena eskuratzeko konpromisoa hartu behar dute.

DATUEN SEGURTASUNA

RPM-MKTGk ezarrita ditu zure datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak ezarrita ditu, kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta zer arrisku izan ditzaketen.

ZEIN DIRA INTERESDUNAREN DATUEN HARTZAILEAK?

Ondorengo erakundeei komunikatu ahal izango zaizkio zure datu pertsonalak:

  • Erabiltzaileak parte hartzen duen lasterketetako edo beste edozein ekitalditako erakunde kolaboratzaile edo antolatzaileei, parte-hartzea kudeatzea beste helbururik gabe.
  • Legezko betebeharrak eta goian adierazitako helburuak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren RMP-MKTGren hornitzaileei.
  • Legez dagozkien Herri Administrazioei.
  • Eskatzaileei behar bezalako arreta eta eskatutako zerbitzua behar bezala ematea bermatzeko RPM-MKTGrekin kolaboratzen duten profesionalei.
  • Ondorengo ordainketa-pasabideei: Redsys Servicios de Procesamiento, S.L. eta PayPal (Europe) S.à r.l.
  • Aurrez azaldutakoaz gain, jakinarazten dizugu RPM-MKTGk antolatutako kirol-ekitaldietan parte hartzen baduzu, ekitaldiaren webgune ofizialaren, aplikazioaren, sare sozialen, erakunde kolaboratzaileen eta komunikabideen bitartez heda litezkeela zure izen-abizenak, dortsala eta argazkia. 

ZER ESKUBIDE DITU INTERESDUNAK?

Interesdunak eskubidea du:

  • Bere datu pertsonalak eskuratzeko.
  • Zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak zuzentzeko.
  • Datuak ezeztatzea eskatzeko, besteak beste, datuak dagoeneko ez direnean beharrezkoak batuak izan ziren helburuetarako.
  • Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka azaltzeko, indarrean dagoen legerian jasotzen diren kasuetan
  • Bere datuak eramateko
  • Emandako baimena ezeztatzeko 

Aurrez adierazitakoaz gain, interesduna RPM-MKTGko datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri ahal izango da, lehenengo atalean adierazitako helbideen bitartez. Halaber, interesdunak uste badu ez direla gauzatu bere eskubideak, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean.

Main Sponsor

Institutional Partner

  • diputacion-foral

Main Partner

  • el-diario-vasco-ssm

Official partner

  • fortuna-15kss
  • finisher