2026eko urriaren 25a

ES | EU

1 de October de 2024

Emakumeok Mugimenduan doako azken entrenamenduak probaren aurretik.

Ostiral honetan, hilak 4, azken-aurreko entrenamendua izango dugu Susana Ruiz atleta eta entrenatzaile gipuzkoarraren eskutik SALTO 15K Donostia-San Sebastian prestatzeko. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol departamentuko Emakumeok Mugimenduan -Emakumeak eta Aktiboak jarduera programaren barruan dago.

120 emakumek baino gehiagok parte hartu dute orain arte egindako entrenamenduetan.

Eman izena orain doan urrian egingo ditugun entrenamenduetan. Programan parte hartzen dutenek, Susana Ruiz entrenatzailearen entrenamendu planaz eta aholkuez gozatzeaz gain, doako dortsala* izango dute Donostiako Salto 15K-n parte hartzeko.

Topagunea Anoetako Belodromoko ate nagusian izango da. Entrenamendu guztiak ostiraletan izango dira, 19: 00etatik aurrera.

Entrenamenduak egun hauetarako daude aurreikusita:

  • Urriak 4
  • Urriak 18

* Doako dortsal pertsonala eta besterenezina, 15 edo 5 Km-ko Running distantzian gutxienez entrenamenduen % 50 egin duten emakumeentzat.

Azken albisteak

SALTO15K-ren 29. ediziorako izen-emateak zabalik

Datorren urriaren 25ean egingo den Salto 15K Donostia San Sebastián lasterketak 29. ediziorako izen-emateak ireki ditu dagoeneko. Hitzordu horri esker, hiria running herrikoiaren epizentro bihurtuko da berriz ere, eta berrikuntza garrantzitsuekin iritsiko da, parte-hartzaileen esperientzia hobetzeko pentsatuta. Aurreko edizioak izandako arrakastaren ondoren, non hainbat autonomia erkidego eta herrialdetako milaka korrikalari bildu ziren, proba Gipuzkoako udazkeneko […]

Irakurri gehiago

Salto 15K lasterketaren 28. edizioa aurkeztu da: 25 herrialdetako 3.900 parte-hartzaile lehiatuko dira igande honetan

Gaur, urriaren 24a, ostirala, aurkeztu da ofizialki Salto 15K lasterketaren 28. edizioa, probaren babesle nagusia den Salto-ko instalazioetan. Lasterketa igande honetan, urriaren 26an, izango da, eta 25 herrialdetako 3.900 korrikalarik, patinatzailek eta handbikerrek hartuko dute parte. Aurkezpenean erakunde, babesle, laguntzaile eta kiroleko ordezkariak izan dira: Goizane Álvarez (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua), Ramon […]

Irakurri gehiago

ATZEGI, Salto 15K-ko Dortsal Solidarioaren erakunde onuraduna

Edizio honetan, dortsal solidarioaren hartzailea ATZEGI izango da, Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea. Izen-emate bakoitzeko euro bat oso-osorik elkarteari emango zaio. 3.900 parte-hartzailek izena eman dutenez, 3.900 euro emango zaizkio, eta, gainera, Saldok, probaren babesle nagusiak, beste 2.500 euro eman ditu. Guztira, 6.400 euro, ATZEGIren proiektuak bultzatzeko. ATZEGIren hautaketa bere lanaren eta probaren […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official partner

Official Supplier

Organizadores