2023ko urriaren 22a

ES | EU

Historia

Donostiako Oinezko Herri Lasterketa 1997an sortu zen, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren egutegi ofizialaren barruan. Atleten egutegian gorriz markatuta dago, eta ibilbide laua eta urbanoa du. Urriaren amaierako proba izaki, Behobia - Donostia lasterketaren erronkaren aurreko azken prestakuntza-testa izan da.

Dagoeneko 20 urtetik gorako historia duen proba klasiko honetan nazioarte mailako atletak izan ditugu lehian eta garaile, hala nola Kamel Ziani eta Trihas Gebre, gizonezkoen kategorian marka onena duena lehena (45:13, 1998ko edizioan) eta emakumezkoenean bigarrena (49:06, 2010eko edizioan); horiez gain, aipatzekoak dira Martin Fiz (46:56, 2004ko edizioan) edo Ainhoa Murua triatleta olinpikoa (57:33, 2007ko edizioan). Marka onenetik 2 segundo eskasera geratu zen, 2008ko edizioan, Francis Wachira Komu kenyarra, 45:15eko denborarekin, helmugan bertan garaitu zitzaiola probaren errekorra duen Kamen Ziani oriotarrari.

Elena Silvestre da proba honetan garaipen gehien lortu dituen emakumea, hiru garaipenekin (2015-2016-2017). Mutilen aldetik, Israel García eta Hassan El Oubaddi dira garaipen gehien lortu dituzten gizonezko atletak. Israel 2006 eta 2009an lortu zituen eta Hassan ordez, 2013an eta 2017an irabazi zuen.

Lasterketa honek, korrikalarientzat Behobia-Donostia baino lehenagoko testa izateaz gain, irristalarientzako eta esku bizikletako atletentzako aukera ere bada; azken modalitate horretan Ion Galarraga nabarmentzen da, edizio guztietan izan baita garaile. Bitxia bada ere, Ion bere istripuaren aurretik erabiltzen zituen iltzedun oinetakoekin lehiatzen da; oinetako horiekin garaipen eta marka handiak lortu zituen bere atleta garaian.

Oraindik ez duzu izena eman?

Aldaketa globalak norberak egindako pausoarekin hasten dira: heldu erronkari.

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official partner

  • BSK
  • fortuna-15kss

Official Supplier

Organizadores