2026eko urriaren 25a

28 de June de 2023

Renfe, 15K Salto Klasikoko Donostia Tren Ofiziala

• Tren-konpainia RPM SPORTS, Zurich Maratón San Sebastián, eDreams Mitja Marató Barcelona eta Zurich Marató Barcelona beste hiru ekitalditarako garraio ofiziala ere izango da.

• Renfek % 10eko deskontua eskainiko die lasterkariei

RPM SPORTS enpresak eta Renfek lankidetza akordioa itxi dute, eta, horren bitartez, tren konpainia enpresaren lau lasterketen hurrengo edizioetako tren ofiziala izango da, hain zuzen ere Salto 15K Klasikoa Donostian (urriaren 22an), Zurich Donostiako Maratoian (azaroaren 26an), eta 2024an eDreams Mitja Marató Barcelona eta Zurich Marató Barcelona lasterketetan, otsailaren 11n eta martxoaren 10ean, hurrenez hurren.

Egitasmo honekin, Renfek Espainiako Kirolaren Tren gisa egin duen apustua berresten du, eta, hala, bi konpainiek lasterketa jendetsu horietako parte hartzaileen garraiobide jasangarri gisa trena erabiltzea sustatu nahi dute, lasterketetan izena ematearekin batera lasterketen asteburuetan deskontuak eskainiz. Korrikalariek % 10eko deskontuaz gozatu ahalko dute Renferen zerbitzuetan. Horrez gain, tren konpainiak oso modu positiboan baloratu du bere irudia estatu mailako proba atletiko herrikoietako batekin lotu ahal izatea.

Bidenabar, kirol agentziak ingurumena gero eta gehiago errespetatuko duten eta ahal bezain kutsadura eta hondakin gutxien ekoizten duten  ekimenak antolatzea du helburu.

Korrikalariek, taldeek eta zaleek Renferen zerbitzuak erabili ahal izango dituzte estatu mailako hirien artean mugitzeko. Donostiak abiadura handiko trenen eskaintza zabala du, Alvia eta Intercity penintsulako hego zein iparraldearekin eta hiriburuarekin lotzen dute.

Azken albisteak

Sabico Groupek Salto 15K-rekin duen konpromisoa berritu du

Konpainiak urriaren 25ean ospatuko den Donostiako lasterketarekin bat egin du aurten ere. Salto 15K ekimenak kolaboratzaile sarea indartuko du aurtengo edizioari begira, urriaren 25ean, igandean, Donostian egingo dena. Sabico Groupek Main Partner gisa parte hartuko du berriz ere proban, eta lankidetza horri jarraipena emango dio, inklusioa, ahalegina eta parte-hartzea sustatzen dituen kirol-hitzordu batekin bat eginez. […]

Irakurri gehiago

MHN Club-ak Salto15K -ko Running Klubekin batu da

Salto15K -ak Gipuzkoako runningaren aniztasuna eta energia irudikatzen duten klubak batzen jarraitzen du. Horien artean, MHN Club, 2025ean jaiotako proiektu gazte eta dinamikoa, 15K Running Kluben ekimenean sartu da. MHN Club Iñigo Garasa eta Ignacio Garriga sortzaileen esperientziatik sortu zen, Hugo Mendozarekin batera, atleta taldearen ordezkari gisa. Sustraiak 2022koak dira, Mahina Brand arropa marka gisa […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official Supplier

Organizadores