2023ko urriaren 22a

24 de October de 2024

15K jauzia 3.000 parte-hartzailetik gorakoa da

La prueba, que se celebra este domingo, crece un 17% en la distancia larga y un 40% en la corta, en la que el 67% serán mujeres

Hiru egun baino ez dira falta Gipuzkoako egutegi herrikoi hau ospatzeko. 27. edizioak atzo eman zion hasiera Reale Arenan, probaren babesle nagusia den Salto Fundazioaren aurkezpenaren baitan. Ekitaldian zehar parte hartzeko datuak eman ziren, parte-hartzaile guztiek jasoko duten kamiseta aurkeztu zen, eta Aspaceri txeke solidarioa eman zitzaion. Ekitaldian izan ziren Iñaki Gabarain (Donostiako kirol zinegotzia), Goizane Alvarez (Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua), Ramón Goikoetxea (FAGko presidentea), Borja Ganzarain eta Ane Zabala (Salto Systems), Iñigo Olaizola (lasterketako koordinatzaile nagusia), Sergio Román (DKV), Andoni Gascón (Carza taldea), Iosu Larrarte (DV), Amaia Rey (BM), Ion Galarraga (handbike), Nico Alonso (roller) eta Rosa Iglesias de Aspace.

Probak bi distantzia ditu, 15k eta 5k, eta aurten nabarmen egin du gora. Distantzia luzean 3.000 parte-hartzailek eman dute izena, aurreko edizioan baino % 17 gehiagok, eta distantzia laburrean 600 parte-hartzaile egongo dira, 2023an baino % 40 gehiago. Modalitateen arabera, 2.850 korrikalari, 250 patinatzaile, adimen-desgaitasuna duten 40 kirolari eta mugikortasun urriko 8 atleta egongo dira. Emakumeen partaidetzak ere gora egin du: distantzia luzean % 32,5era iritsi da, rollerretan % 42ra, eta distantzia laburrean % 67 gainditu du. Gogoratu behar da maiatzaz geroztik doako 10 entrenamendu egin direla eta 120 emakumek baino gehiagok parte hartu dutela, Susana Diaz entrenatzailearen zuzendaritzapean. Ekintza hori Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako “Emakumeok Mugimenduan” programaren barruan kokatzen da. Edizio honetan, “Oysho running club” inauguratu berriko 40 emakumek baino gehiagok ere eman dute izena. Guztira, 15 herrialdetako parte-hartzaileak izango dira, eta Espainia, Frantzia eta AEB izango dira ordezkaritza handiena duten herrialdeak.

09: 45ean, 5K lasterketarekin hasiko da jardunaldia; 10: 00etan, rollerrak irtengo dira (15 kilometro); 10: 10ean, mugikortasun urriko kirolariak, eta 10: 15ean, 15K lasterketako korrikalarien txanda iritsiko da. Bi distantziek zirkuitu homologatu bat dute, ia laua eta zirkulaziorako itxia, Donostiako leku esanguratsuenak zeharkatzen dituena. Madril etorbidean hasi eta Anoetako Miniestadioan helmuga izanik, Behobia-Donostia edo Donostiako Zurich Maratoia korritu aurretik azken kalitate test bat egiteko lasterketa aproposa da. Amara inguruan egiten ari diren lanengatik, Anoetako kirol-hirirako sarrera Errondotik egingo da aurten, eta ez Anoeta pasealekutik, ohi bezala.

Entre los inscritos en la 15K, ante la imposibilidad de que Ane Zabala revalide su txapela por lesión, destaca la participación de la británica Holly Archer, campeona de Inglaterra en 1500m y con un registro de 1h12 deste año en Media Maratón, y de las triatletas Helene Alberdi y Ainhoa Murua. En categoría masculina, la carrera será mucho más abierta donde 300 atletas aspiran a bajar de la hora. Además del francés Kevin Martins (tercer clasificado el año pasado), correrá también el andoaindarra Javi Menta en su preparación para la distancia maratón.

La británica es Holly Archer. En 2021 quedó subcampeona de europa indoor en 1500m y también ha sido campeona de inglaterra en 1500m. Tiene 1h12 en media maratón este año y 55:32 en 10 millas (algo más de 16km). El año pasado Ane Zabala ganó con 56:13…

15K jauzia, parte-hartzailea zaintzen duen eta zerbitzu ugari eskaintzen dituen proba batez gain, proba jasangarria da, edizio bakoitzean karbono-aztarna minimizatzeko ahalegina egiten duena. Horretarako, antolakuntzak ibilgailu elektrikoak erabiliko ditu mugitzeko, sare publikoko ura eta konpostatzeko edalontziak zirkuituko horniduretarako, eta parte-hartzaile guztiek lortuko duten elastikoak ECO zigilua izango du, jatorri organikoko eta birziklatuko ehunekin egina dela bermatzen duena. Eta atzo egiaztatu ahal izan zenez, 15K Jauzia ere proba solidarioa da, inskripzio bakoitzeko euro bat ongintzazko erakunde batera bideratzen baita. Oraingo honetan, ASPACE izan da erakunde onuraduna, duela 50 urte baino gehiago jaio zen familia-elkartea, garun-paralisia eta antzeko asaldurak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duena. Aurten Aspazesek jasoko duen dohaintza 5.500 eurotik gorakoa izango da; izan ere, dortsal solidarioak bildutako 5.500 euroei Salto Fundazioak emango duen 2.500 euro gehitu behar zaizkie. Dortsalak ostiraletik aurrera entregatuko dira Belartzako Decathlon kirol dendan, eta kontsigna Reale Arenan egongo da (Ateak 15 eta 16).

Azken albisteak

Javier Mentak eta Holly Archenek irabazi dute 15K Jauzia

2.526 participantes llegaron a meta en las diferentes modalidades y distancias de la Salto 15K donostiarra Larunbateko euriteen ondoren, zeruak su-etena eman zien atzo Salto 15k lasterketan parte hartu zutenei. 2.526 kirolari iritsi ziren Anoetako Miniestadioko helmugara, jai-egun berri batean. Ehunka korrikalarik bete zituzten Gipuzkoako hiriburuko kaleak Donostiako Zurich Maratoia baino hilabete lehenago. 1.870 izan […]

Irakurri gehiago

15K jauzia 3.000 parte-hartzailetik gorakoa da

La prueba, que se celebra este domingo, crece un 17% en la distancia larga y un 40% en la corta, en la que el 67% serán mujeres Hiru egun baino ez dira falta Gipuzkoako egutegi herrikoi hau ospatzeko. 27. edizioak atzo eman zion hasiera Reale Arenan, probaren babesle nagusia den Salto Fundazioaren aurkezpenaren baitan. Ekitaldian […]

Irakurri gehiago

Salto15K-ren kamiseta daukagu!

27. edizio honetako Salto 15K kamiseta aurkezten dizuegu. Proba ingurumenarekiko konpromisoaren barruan, TriActive ehunezko jantzi bat aukeratu dugu, % 100 birziklatutako poliesterrez egina, arintasun handienekoa eta leuntasun bikainekoa. View this post on Instagram A post shared by Salto 15K DSS (@15kdonostiss) Aurten 42K Running errendimendu handiko marka teknikoaren eskutik joango gara Motion modeloarekin. TriActive ehunak […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official partner

  • BSK
  • fortuna-15kss

Official Supplier

Organizadores