16 de octubre de 2022

30 de June de 2022

15K Salto Donostia Klasikoak 25. urteurrena ospatuko du, eta ekainaren 30ean zabalduko da izena emateko epea

  • 25 urte beteko ditu herri-atletismoaren festa handiak, eta mugikortasun urriko korrikalari, roller eta atletak ekarriko ditu, kirola baino harago doan ekitaldi batean.
  • Ibilbide azkarra du Donostia hiriko erdigunean, eta horixe da parte-hartzaileak gehien erakartzen dituzten ezaugarrietako bat.

Datorren urriaren 16an egingo du berriro bat bere publikoarekin Salto 15K Donostia Klasikoak, Donostiako lasterketa enblematiko eta ezagunenetakoak, 25 urte betetzen dituen honetan. Ostegunean, ekainak 30, irekiko da bi hamarkada eta erdi dituen eta urtero mugikortasun urriko korrikalari, roller eta atleta ugari biltzen dituen lasterketa honetan izena emateko epea. Bi distantzia egongo dira aukeran: 15 kilometroko klasikoa, eta 5 kilometroko beste zirkuitu bat, korrikalariek nahiago duten erronka aukera dezaten.

Lasterketaren azkeneko edizioa beste kudeaketa-talde batek antolatu zuen; Donosti Eventos eta RPM SPORTS enpresek zuzentzen dute talde hori. Eta aurten, 25. edizioa izango dela eta, atletismoko egutegiaren hitzordurik garrantzitsuenetakoa den lasterketa hau bultzatzen jarraitu nahi dute antolatzaileek.

Zentzu horretan, zera adierazi du Salto 15K Donostia Klasikoaren zuzendari Iñigo Olaizolak: “ilusio handia dugu edizio berezi honetarako. 25 urte beteko ditu lasterketa solidario eta inklusibo honek, 25 urtez Gipuzkoako gizartea inor alboratzen ez duen kirolaren festa jator honetan batzen duen ekitaldi honek. Espero dugu benetan gozatuko dutela Gipuzkoako atletismoko egutegian benetan Klasiko bihurtu den eta gustu guztietara prestatuta dagoen zirkuitua duen lasterketa honetan parte hartuko duten ‘handbike’, ‘roller’ eta korrikalari guztiek. Homologatutako 5 km-ko edo 15 km-ko zirkuituetan haien marka hobetu nahi duten atleta, ‘roller’ eta ‘handbike’-entzako prestatuta dago ibilbidea, baina baita handik laster jokatuko diren lasterketetarako –Behobia eta Donostiako Zurich Maratoia, esaterako– haien burua proban jartzea edo, ibilbide ikusgarri eta lau batean, edozein modalitatetan lehen urratsak egin nahi dituztenentzako ere”.

Klasiko baten urteurrena

15K Salto Donostia Klasikoa askoren egutegian dago markatuta, urrirako prestigiodun erronka modura. Lasterketa honen 25. urteurrena beteko den honetan, handik egun gutxira Behobia-Donostia lasterketa tradizionalean edo, azaroaren 20an, Donostiako Zurich Maratoian parte hartuko duten korrikalari askok haien egoera fisikoa neurtzeko termometrorik egokiena bihurtu da Klasikoa.

2021eko edizioan, Aitor Etxeberria (47:11) eta Maite Arraiza (55:53) izan ziren irabazleak. Etxeberriak bigarren aldiz jarraian irabazi zuen lasterketa; Arraizak ere bigarren garaipena lortu zuen, 2018an ere irabazle atera eta gero. 1998az geroztik, Kamel Ziani atleta ohiak du lasterketako errekor absolutua: 45:13ko denborarekin gelditu zuen hark kronometroa. Emakumeen kategoriari dagokionez, berriz, Trihas Gebre korrikalariak du denborarik onena, 2010ean lortu zuena (49:06).

Donostiaz gozatzeko ibilbidea

Trazadura da 15K Salto Donostia Klasikoak duen erakargarriena. Madril Hiribidean hasten da, eta hiriburuko erdigunean zehar jarraitzen dute korrikalariek; Gros eta Antiguo auzoetatik igarotzen dira, eta Anoetako estadio txikian amaitzen dute lasterketa. Ibilbide azkarra, laua eta homologatua da.

Errespetu eta inklusibitate sozialeko balioak indartzen dituen lasterketa da, horixe da duen ezaugarri nagusia, baita herritarren artean sortzen den giro paregabea ere. Goizean goizetik nabari izaten da festa-giroa; trafikorako itxi egiten da zirkuitua, eta herritarrek betetzen dituzte kaleak, parte-hartzaileak animatzeko.

Alderdi solidarioa

15K Salto Klasikoa kirol-ekitaldi bat baino askoz gehiago da. Guztiek haien lekua aurkitzen duten hitzordua da. Duen alderdi solidario eta inklusiboari esker, balioak transmititzen dituen ekimen gisa ikusten dute parte-hartzaileek, kirolaren bitartez errealitate sozial ezberdinak bistaratzen dituen ekimen gisa. Horregatik, SALTO Systems segurtasun-enpresak lasterketaren kolaboratzaile leiala izaten jarraitzen du, eta berretsi egin du 15K Salto Donostia Klasikoaren aldeko bere apustua.

Ekainaren 30etik aurrera, webgunean egongo dira eskuragarri bi distantzietako edozeinetan izena emateko inprimakiak. 5 kilometroko lasterketak, gainera, badu osagai solidarioa. Izan ere, izen-emate bakoitzeko euro bana bideratuko zaio Irungo Harrera Sarea ongintzazko elkarteari; Frantziara igaro baino lehen Irunera iristen diren iragaitzazko migratzaile guztiei egiten die harrera eta arreta eskaini elkarte horrek.

Azken albisteak

PRESTATU SALTO 15K DOAKO EMAKUMEOK MUGIMENDUAN ENTRENAMENDUEKIN

SALTO 15K Donostia Klasikoa prestatu Susana Ruiz atleta eta entrenatzaile gipuzkoarraren laguntzarekin. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol departamentuko Emakumeok Mugimenduan programaren barruan dago. Emakumezkoen kirol jarduera areagotzeko asmoz, SALTO 15K Klasikoak bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak (Emakumeak eta Aktiboak) sustatutako ekimen programarekin, eta entrenamendu talde batek zure marka hobetzera, zure erronkak […]

Irakurri gehiago

Elena Silvestre eta Chakib Lachgar, trataezinak Donostiako 15K Jauziko 25. klasikoan

Elena da dagoeneko Donostiako 15K-ko distantzian garaipen gehien lortu dituen atleta; Chakib, berriz, sasoi betean, Donostia Salto 15K klasikoan estreinatu da, 2019an Behobia Donostia irabazi ondoren. Jardunaldi biribila, Donostia Salto 15K klasikoko zilarrezko ezteiak ospatzeko. Guztira, 2.200 parte-hartzaile izan dira eguraldi eguzkitsua, publiko handia eta maila handia izan dutenak berdintasuna, gizarteratzea, jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzen […]

Irakurri gehiago

2.225 partaideek ospatuko dituzte zilarrezko ezteiak Salto 15K Klasikoan

Elkartasuna, iraunkortasuna eta gizarteratzea izango dira igande goizean ospatuko den Salto 15K Klasikoaren 25 urteko ibilbidearen oinarriak 24 ordu besterik ez dira falta Salto 15K Klasikoak hasiera emateko. Donosti Eventos, RPM Sports eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak irabazitako proba, aurten zilarrezko ezteiak ospatzen dituena. Salto 15K Klasikoa, 1997an jaio zena, korrika egitetik haratago doan proba bihurtu […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

  • diputacion-foral

Main Partner

  • laboral_kutxa_color

Official partner

  • fortuna-15kss
  • BSK