- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
Ekitaldia
15K balioak
- Beste proba batzuk
- 2024-ko EMAITZAK
Donostiak beti bere aurpegi irekia erakutsi dio munduari, aurpegi inklusibo eta tolerantea baita aniztasun sozial eta etnikoarekiko, arraza edo kulturekiko.
Salto 15k DSS Klasikoan ere goitik behera partekatzen ditugu balore horiek. Horregatik, lasterketak gizonezkoen eta emakumezkoen arteko genero berdintasunarekiko konpromisoa erakusten du, kirola jende guzti-guztiari zabaltzeko borondatea. Probaren ikuspegi inklusiboak ezin du alde batean utzi atletismoaren festa handi honetan desgaitasuna duten pertsonek parte hartzea.
Horretarako, Salto 15k DSSk Klasikoak desgaitasuna dutenentzako hiru kategoria ditu: gurpil-aulkia, ikusmen desgaitasuna eta adimen desgaitasuna. Era berean, probarako diseinatutako espazio guztiak irisgarriak izango direla bermatzen du, Welcome Point deitua kasu.
“Bultza egindako gurpil-aulkian” diren pertsonen partaidetza ere jasotzen da, joan-etorriak eragozten dizkien desgaitasun edo gaitzen bat duten pertsonentzat. Izan ere pertsona horiek, partaidetzaren bidez, kirolaren festa handi honen protagonista bihurtzen dira era berean eta, gainera, aukera dute senide eta lagunekin batera disfrutatzeko.
Aldaketa globalak norberak egindako pausoarekin hasten dira: heldu erronkari.