2026eko urriaren 25a

ES | EU

2 de May de 2024

Bueltan daude SALTO 15K Klasikoa prestatzeko Emakumeok Mugimenduan doako entrenamenduak

Saioak aurreko edizioan izandako arrakastaren ondoren, Susana Ruiz atleta eta entrenatzaile gipuzkoarraren eskutik itzultzen dira SALTO 15K Donostia-San Sebastian Klasikoa prestatzeko entrenamenduak. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol departamentuko Emakumeok Mugimenduan, Emakumeak eta Aktiboak, jarduera programaren barruan dago.

Iaz, 100 emakumek baino gehiagok parte hartu zuten antolatutako entrenamenduetan, eta 30 emakumetik gora talde egonkorra izan genuen. Azkenik, Susana Ruizen eskutik, programa honetako 24 emakumek jarri zuten dortsala aurreko edizioan, eta 15 edo 5 kilometroko ibilbidea egin zuten, batzuk lehen aldiz euren bizitzan.

Emakumezkoen kirol jarduera areagotzeko asmoz, SALTO 15K Klasikoak bat egiten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak (Emakumeak eta Aktiboak) sustatutako ekimen programarekin, eta entrenamendu talde batek zure marka hobetzera, zure erronkak gainditzera, dortsal bat lehen aldiz jartzera eta Anoetako Miniestadioaren helmuga zeharkatzen laguntzera eramango zaitu.

Eman izena doan orain Urriaren 27an egingo den proba prestatzeko hilero egingo ditugun entrenamenduetan. Programan parte hartzen dutenek, Susana Ruiz entrenatzailearen entrenamendu planaz eta aholkuez gozatzeaz gain, doako dortsala* izango dute Donostiako 15K Salto Klasikoan parte hartzeko.

Maiatzean eta ekainean Donostian (Anoetako Estadio Txikia) egingo ditugun lehen entrenamenduetan izena emateko epea zabalik dago.

Topagunea Anoetako Belodromoko ate nagusian izango da. Entrenamenduak guztiak ostiraletan izango dira, 19: 00etatik aurrera.



Maiatzean, uztailean egingo ditugun entrenamenduetarako izen ematea irekiko dugu eta uda ostean gauza bera egingo dugu iraileko eta urriko entrenamenduetarako.


* Doako dortsal pertsonala eta besterenezina, 15 edo 5 Km-ko Running distantzian gutxienez entrenamenduen % 50 egin duten emakumeentzat.

Azken albisteak

Sabico Groupek Salto 15K-rekin duen konpromisoa berritu du

Konpainiak urriaren 25ean ospatuko den Donostiako lasterketarekin bat egin du aurten ere. Salto 15K ekimenak kolaboratzaile sarea indartuko du aurtengo edizioari begira, urriaren 25ean, igandean, Donostian egingo dena. Sabico Groupek Main Partner gisa parte hartuko du berriz ere proban, eta lankidetza horri jarraipena emango dio, inklusioa, ahalegina eta parte-hartzea sustatzen dituen kirol-hitzordu batekin bat eginez. […]

Irakurri gehiago

MHN Club-ak Salto15K -ko Running Klubekin batu da

Salto15K -ak Gipuzkoako runningaren aniztasuna eta energia irudikatzen duten klubak batzen jarraitzen du. Horien artean, MHN Club, 2025ean jaiotako proiektu gazte eta dinamikoa, 15K Running Kluben ekimenean sartu da. MHN Club Iñigo Garasa eta Ignacio Garriga sortzaileen esperientziatik sortu zen, Hugo Mendozarekin batera, atleta taldearen ordezkari gisa. Sustraiak 2022koak dira, Mahina Brand arropa marka gisa […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official Supplier

Organizadores