2025eko urriaren 26a

14 de May de 2024

Dagoeneko zabalik dago 15K Salto Donostia Klasikoaren 27 ediziorako izena emateko aukera

● Urriaren 27an jokatuko da berriro Donostian korrikalariak, rollerrak eta mugikortasun urriko atletak batzen dituen lasterketa bakarra, kiroletik askoz harago doan ekimen honetan.
● Ibilbidea erdigunean egotea eta azkarra izatea da lasterketa honetan parte hartzeko erakargarririk handienetakoa; gainera, Behobia-Donostia eta Donostiako Zurich Maratoia prestatzeko test ezin hobea da.

Datorren urriaren 27an itzuliko da guztiontzako kirol-jaia Donostiara. Asteazken honetan irekiko da 15K Salto Donostia Klasikoaren 27. ediziorako izena emateko epea, Donostiako egutegiko atletismo-hitzordurik ezagunenetakoa, test ezin hobea baita Behobia-Donostia lasterketa (azaroaren 10ean) edo Donostiako Zurich Maratoiaren (azaroaren 24an) edozein distantzia prestatzeko test perfektua, duen ibilbide azkar, erdiguneko eta homologatuari esker.

Madril Hiribidean hasi, Gipuzkoako hiriburuko erdigunetik eta Gros eta Antiguo auzoetatik igaroko da berriro, eta Anoetako Estadio txikian amaitu. 15K Salto Donostiako Klasikoan parte hartzen duten korrikalariek herritarrek zein lagunek hiriko kale nagusietan zein Estadio txikian sortuko duten jai-giro paregabeaz gozatu ahal izango dute. Azkeneko urteetan, maila handiko atletak ikusi ditugu helmugak besoak altxatzen, hala nola Iraitz Arrospide, Chakib Lachgar, Ane Zabala, Elena Silvestre eta Ana Villasante; nazioartean aintzatespen handia duten rollerrak ere ikusi ditugu, Patxi Peula eta Aura Quintana kasu, bai eta Jon Galarraga handbiker nekaezina ere.

Urtetik urtera, milaka partaide elkartzen da kirol hutsetik haratago doan ekitaldi honetan; gogora ekarri behar dugu bi distantzia dituela lasterketak: 15K handbiker, roller eta mugikortasun murriztuko atletentzako, eta 5K korrikalarientzako bakarrik. Plan ideala da kirola egin bitartean Gipuzkoako hiriburuko lekurik ikonikoenez gozatu nahi dutenentzako zein beste kirol-erronka batzuetarako haien entrenamendua osatu nahi duten atletentzako, ibilbide benetan azkar batean haien markarik onena egitea edo lehenengo aldiz dortsala jarrita erronka berriei aurre egin nahi dietenentzako.
Inklusioa eta kirola, kausa solidario baten alde batuta
15K Salto Donostia Klasikoaren ezaugarri nagusienetako bat da kirolaren bitartez gizarteratzea bultzatzen duen lasterketa dela. Era guztietako atletekin partekatzen dituzte asfaltoa eta kilometroak aniztasun funtzionala duten partaideek. Real Sociedad Genuine, Kemen, Gautena, ONCE eta beste elkarte batzuek ez dute hitzordu honetara hutsik egiten, korrika eginez edo antolatzaileekin kolaboratuz. Izen-emateko bakoitzeko euro bana bideratuko da, gainera, ongintzazko kausa batera. Aurten, Salto Fundazioari emango zaio biltzen den diru hori. Horrexegatik jarraitzen du SALTO Systemsek zintzo kolaboratzen, eta aurten ere ekimenaren aldeko apustua egin du.

Asteazken honetatik aurrera egongo da 15K Salto Donostia Klasikoaren 2024ko ediziora izena emateko aukera, https://15ksansebastian.com/ webgunean. Edizio honetako berritasun modura, promoziozko prezioa egongo da lehenengo 200 dortsalen erosleentzako.

Azken albisteak

Salto 15K lasterketaren 28. edizioa aurkeztu da: 25 herrialdetako 3.900 parte-hartzaile lehiatuko dira igande honetan

Gaur, urriaren 24a, ostirala, aurkeztu da ofizialki Salto 15K lasterketaren 28. edizioa, probaren babesle nagusia den Salto-ko instalazioetan. Lasterketa igande honetan, urriaren 26an, izango da, eta 25 herrialdetako 3.900 korrikalarik, patinatzailek eta handbikerrek hartuko dute parte. Aurkezpenean erakunde, babesle, laguntzaile eta kiroleko ordezkariak izan dira: Goizane Álvarez (Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua), Ramon […]

Irakurri gehiago

ATZEGI, Salto 15K-ko Dortsal Solidarioaren erakunde onuraduna

Edizio honetan, dortsal solidarioaren hartzailea ATZEGI izango da, Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea. Izen-emate bakoitzeko euro bat oso-osorik elkarteari emango zaio. 3.900 parte-hartzailek izena eman dutenez, 3.900 euro emango zaizkio, eta, gainera, Saldok, probaren babesle nagusiak, beste 2.500 euro eman ditu. Guztira, 6.400 euro, ATZEGIren proiektuak bultzatzeko. ATZEGIren hautaketa bere lanaren eta probaren […]

Irakurri gehiago

Salto 15K: kirola, inklusioa eta konpromisoa uztartuko dituen edizio batean

Salto 15K lasterketak sendotzen jarraitzen du, udazkeneko kirol-hitzordurik desiratuenetako bat bezala. Aurtengo edizioan, parte-hartzea iazkoa baino %30 handiagoa izan da, eta, lehen aldiz, emakumezkoen 1.600 parte-hartzaile baino gehiago izango dira, 50/50 helburura hurbilduz. Probak 20 herrialdetako korrikalariak izango ditu, eta hainbat modalitate eskainiz: 5K eta 15K, runningean, roller-ean eta handbiker-ean. Salto, sarbideen kontrolerako irtenbideetan liderra […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official partner

Official Supplier

Organizadores