2023ko urriaren 22a

9 de August de 2021

DONOSTIA MARATOIA, MARTXAN

  • Azaroaren 28an jokatuko da maratoiaren 43. edizioa, eta ukitu berriak izango ditu, berritasun ugarirekin eta RPM-MKTGren eta Donosti Eventosen kudeaketarekin. 

 Datorren azaroaren 28an jokatuko da Donostiako Zurich Maratoia; indarrez eta ilusioz beteta datorkigu, gainera.Espainiako bigarren maratoi zaharrenak eutsi egiten dio bere ohiko datari, eta azaroko azkeneko igandean jokatuko da; baina ukitu berriak izango ditu, RPM-MKTG eta DONOSTI EVENTOSen kudeaketarekin.Batura hori Espainiako indartsuenetakoa bihurtu da, Vocento Taldeak komunikazioaren arloan duen esperientziari eta RPM-MKTGk antolaketaren arloan duenari esker, eta bultzada kualitatibo eta kuantitatibo garrantzitsua ekarriko dio, zalantzarik gabe, Donostiako maratoiari.

Berritasun ugari lantzen ari dira antolatzaileak, hala nola webgune berria eta bezperako egunerako hainbat jarduera, maratoiaren asteburua herritar guztientzako jai handi bat izan dadin. Txikienek Maratoi Txikian parte hartu ahal izango dute, eta haiei lagun egitera datozenek Gosaria Run korrikaldian parte hartzeko aukera izango dute eta, maratoilariekin batera, eta modu lasaian, zangoak askatu ahal izango dituzte eta gosari dibertigarri batekin amaitu.

 Lasterketaren antolatzaile berriek berrikuntzaren aldeko apustua egiten dute, eta lehenengo unetik bertatik ikusiko dugu hori. Izan ere, identitate bisual berria izango du lasterketak, irudi berrituarekin, horren erakargarriak ez diren zatiak aldatu egingo zaizkio lasterketaren ibilbideari, eta gipuzkoarrak inplikatuko dira, ekintza zehatzekin. Beraz, Gosaria Run ekitaldian, animazio-gunean, Maratoi Txikian zein Maratoi Birtualean parte hartuta, guztientzako lekua dago Donostiako Zurich Maratoian.

 1978az geroztik jokatzen da Donostiako Maratoia eta, harrezkero, 2020a izan zen lasterketa egin ez zen urte bakarra, pandemiaren ondorioz. Horregatik, Donostiak inoiz baino gogo handiagoz hartuko ditu berriro atletak, eta Kontxa parean korrika egin ahal izango dute berriro, ranking askok Europako hondartzarik onentzat jotzen duena.Izan ere, maratoiak asko daude, baina Donostia bat bakarra.

 Donostiako Zurich Maratoiak hazten jarraitzeko aukerak dituen etapa berri bati ekin dio RPM-MKTG eta DONOSTI EVENTOS enpresa antolatzaile berriekin. Lehendabizikoak, esperientzia du prestigiodun beste lasterketa batzuetan, hala nola Bartzelonako Zurich Marató maratoian eta Titan Desert proban.Eta Donostiako enpresak, berriz, Donosti Cup eta Enpresen Lasterketan, besteak beste.Aliantza horrek eta Vocento Taldeak komunikazioaren arloan duen indarrak ez diote lasterketaren hazkundeari mugarik jartzen, eta etorkizun oparoa iragartzen diote.

 Antolatzaileek korrikalarien segurtasuna zainduko dute, noski, parte-hartzaileen segurtasuna babesteko beharrezko neurri guztiak ezarriz. Txertaketa-kanpainaren bilakaera ona ikusita, pentsa daiteke normaltasunetik hurbil dagoen testuinguru batean egon gaitezkeela. Nolanahi ere, une hartan, azaroan, osasun-agintariek ezartzen dituzten neurriak hartuko dira lasterketan.

 Milaka atletak berriro gozatuko dute sukaldaritzaren munduko hiriburutzat jotzen den eta munduko xarma handieneko hiriaz. Abuztuaren 2tik aurrera eman daiteke lasterketarako izena, www.zurichmaratonsansebastian.com webgune ofizialean.

 Udazkenean ikusiko dugu elkar.

Eskerrik asko! 

Azken albisteak

Salto15K-ren kamiseta daukagu!

27. edizio honetako Salto 15K kamiseta aurkezten dizuegu. Proba ingurumenarekiko konpromisoaren barruan, TriActive ehunezko jantzi bat aukeratu dugu, % 100 birziklatutako poliesterrez egina, arintasun handienekoa eta leuntasun bikainekoa. View this post on Instagram A post shared by Salto 15K DSS (@15kdonostiss) Aurten 42K Running errendimendu handiko marka teknikoaren eskutik joango gara Motion modeloarekin. TriActive ehunak […]

Irakurri gehiago

BM, aurten ere Salto 15K -rekin

Lasterketa osteko hornidura BMk eta Aquarius egingo dute berriro Uvesco taldeko supermerkatu-enpresak probaren kolaboratzaile gisa errepikatu du, probaren amaierako hornidura-poltsa aurkeztuta. 5K distantziako parte-hartzaileek zein 15K distantziakoek, edozein modalitatetan, azken hornidura solido eta likido batez gozatu ahal izango dute proba Anoetako Miniestadioan bertan amaitzean. Helmuga ondoko horniduraz gain, 15 kilometroko ibilbideak bi hornidura likido izango […]

Irakurri gehiago

Edizio honetako dortsal solidarioa ASPACEri zuzenduta egongo da

Salto 15K lasterketak alderdi solidarioa izaten jarraituko du, hau da, inskripzio bakoitzeko euro 1 ongintzako erakunde horrentzat izango da. Oraingo honetan, erakunde onuraduna ASPACE izango da. Garun-paralisia eta antzeko alterazioak dituen pertsona bakoitzaren eta bere familien bizi-kalitatea hobetzea helburu duen familien elkartea, konpromiso etiko batetik, eskubide osoko herritar gisa aktiboki parte hartzea erraztuko duten laguntza […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

  • diputacion-foral

Main Partner

Official partner

  • BSK
  • fortuna-15kss

Official Supplier