2025eko urriaren 26a

23 de October de 2023

Iraitz Arrospide eta Ana Zabala gailendu dira Donostiako Salto 15K Klasikoaren 26. edizioko helmugan

Iraitz Arrospide gipuzkoarra eta Zabala irundarra izan dira probako distantzia nagusian, eta Patxi Peula eta Aura Quintana igo dira podiumaren gorenera rollerren modalitatean, Ion Galarraga hanbike lasterketan, eta Ander Garinek eta Sara Agirrek irabazi dute 5K proba laburra.

Egun zoragarria izan da Donostiako Salto 15K Klasikoaren 26. edizioa jokatzeko. 2.500 parte-hartzailek gozatu dute hiru modalitatetan eta bi distantziatan, berdintasuna, gizarteratzea, jasangarritasuna eta elkartasuna sustatzen dituen kirol-ekitaldi honetan. Kirola egiteko eguraldi ezin hobeak (lainoak eta 20 graduz azpiko tenperatura) eta Donostiako kaleetan bizi izan den giro bikainak borobildu dute gaur goizean Gipuzkoako kirolaren jai hau. Korrikalariek, patinatzaileek eta kirolariek, kirolaren bitartez gizartean inklusibitatea sustatzeko ospatzen duten hitzordua.

09:45ean hasi da lasterketa, korrikalarientzako 5K distantziako probaren irteerarekin. 286 parte-hartzaile izan ditu proba laburrak, emakume askoren parte-hartzearekin (% 43,35), eta bigarren urtez jarraian etorri zaizkigun aparteko protagonistekin: Real Sociedadeko Genuine Ligako jokalariak. Ander Garin gailendu da helmugan gizonezkoen kategorian (14’55’’) –iazko irabazlearen denbora hobetuz–, Joseba Olaetxea izan da bigarrena (15’00’’) eta Iñigo Beldarrain (15’09’’) hirugarrena; emakumeen kategorian, berriz, hauxe izan da sailkapena: Sara Agirre (20’44’’), Sofie Baken (21’03’’) eta Elena Beristain (21’19’’).

Hamabost minutu geroago, 10:00etan, iritsi da 260 patinatzaileen txanda, eta aurten ere ikusgarritasuna eman diote 15K lasterketaren irteerari. Ez du hutsik egin faboritoak: Patxi Peula munduko txapelduna gailendu da (25’10’’) bigarren urtez jarraian, eta bakar-bakarrik iritsi da helmugara. Haren atzetik, 44 segundotara, Aitor Vacas (25’54’’) sartu da helmugan, iaz hirugarren gelditu zena eta, beraz, posizio bat irabazi duena, eta Nicolas Alonsok (25’59’’) osatu du gizonezko kategoriako podiuma. Emakumeen kategorian, bestalde, Aura Quintana (27’18’’) izan da irabazlea; horrela, txapela kendu dio Idoia Martínez de la Fuente azkeneko bi edizioetan proba irabazi zuen kirolariari. Aurten bigarren postuan iritsi da Martínez de la Fuente (27’26’’), eta hirugarrenean Amale Mugika (27’50’’).

10:10ean, berriz, mugikortasun urria duten atleten txanda iritsi da; sei lagunek hartu du parte aurten 15K lasterketa honetan. Ez da aparteko ezustekorik egon, eta Ion Galarraga izan da (31’14’’) helmuga zeharkatzen lehenengoa, proba honetako bere garaipen-sorta gizentzen jarraituz; Alonso López (45’36’’) izan da gurpildun aulkian parte hartu duen bakarra. Biek ireki eta itxi dute modalitate honen helmuga Anoetako estadio txikian.

Azkenik, 10:15ean iritsi da eguneko lasterketa nagusia: ordu horretan abiatu dira Donostiako Salto 15K Klasikoko korrikalariak. Lasterketa horretan hartu dute parte korrikalari gehienek, bederatzi nazionalitatetako 1.979 lagunek, eta Donostiako kale nagusienetan zehar aritu dira, lasterketa azkar eta zirraragarri batean.

Gizonezkoen kategorian, Iraitz Arrospide (45’48’’) gailendu da, iaz lasterketa hau eta 2019an Behobia-Donostia irabazi zuen Chakib Lachgar atletaren denbora 19 segundotan hobetuz. Haren atzetik iritsi da helmugara Joseba Díaz (46’14’’); horrenbestez, bigarren urtez jarraian helmugaratu da bigarren postuan eta minutu erdi baino gehiagoan hobetu du bere aurreko denbora. Eta Kevin Martins izan da hirugarrena (46’30’’). Emakumeen kategorian, berriz, Ane Zabala (56’13’’) izan da azkarrena, Sara Villasante de la Fuenterekin batera (56’13’’), segundo-milaren gutxi batzuk atera dizkio, eta Maria Navascuesek (58’10’’) osatu du podiuma.

Azken albisteak

ATZEGI, Salto 15K-ko Dortsal Solidarioaren erakunde onuraduna

Edizio honetan, dortsal solidarioaren hartzailea ATZEGI izango da, Adimen Desgaitasuna duten Pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartea. Izen-emate bakoitzeko euro bat oso-osorik elkarteari emango zaio. 3.900 parte-hartzailek izena eman dutenez, 3.900 euro emango zaizkio, eta, gainera, Saldok, probaren babesle nagusiak, beste 2.500 euro eman ditu. Guztira, 6.400 euro, ATZEGIren proiektuak bultzatzeko. ATZEGIren hautaketa bere lanaren eta probaren […]

Irakurri gehiago

Salto 15K: kirola, inklusioa eta konpromisoa uztartuko dituen edizio batean

Salto 15K lasterketak sendotzen jarraitzen du, udazkeneko kirol-hitzordurik desiratuenetako bat bezala. Aurtengo edizioan, parte-hartzea iazkoa baino %30 handiagoa izan da, eta, lehen aldiz, emakumezkoen 1.600 parte-hartzaile baino gehiago izango dira, 50/50 helburura hurbilduz. Probak 20 herrialdetako korrikalariak izango ditu, eta hainbat modalitate eskainiz: 5K eta 15K, runningean, roller-ean eta handbiker-ean. Salto, sarbideen kontrolerako irtenbideetan liderra […]

Irakurri gehiago

Ostiral honetan, urriaren 10ean, Emakumeok Mugimenduan programaren azken entrenamendua

Ostiral honetan egingo da Emakumeok Mugimenduan programaren azken entrenamendua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuko Emakumeok Mugimenduan, Mujeres y Activas jarduera programak sustatutako ekimena da, eta Salto 15K klasikorako prestatzen ditu emakumeak. Entrenamendu hauek Susana Ruiz atleta eta entrenatzaile gipuzkoarrak zuzendu ditu, emakumeen kirol praktika sustatzeko, parte-hartzaileei beren marka hobetzen laguntzeko edo lehen aldiz dortsal bat […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official partner

Official Supplier

Organizadores