2026eko urriaren 25a

ES | EU

11 de October de 2024

Salto15K-ren kamiseta daukagu!

27. edizio honetako Salto 15K kamiseta aurkezten dizuegu. Proba ingurumenarekiko konpromisoaren barruan, TriActive ehunezko jantzi bat aukeratu dugu, % 100 birziklatutako poliesterrez egina, arintasun handienekoa eta leuntasun bikainekoa.

Aurten 42K Running errendimendu handiko marka teknikoaren eskutik joango gara Motion modeloarekin. TriActive ehunak runningerako jantzi teknikoak bermatzen ditu, arintasun, transpiragarritasun, lehortze azkar eta leuntasun ezaugarri bikainekin.

Aukeratutako kolorea beltza da, eta kolore guztietako estanpatua du, bai aurrealdean, bai mahukan.

Gainera, probaren egunean kamiseta janzteak saria izango du. Probaren koloreak jantzita bikoteka iristen diren guztien artean Salto Foundationen eskutik 50 €-ko 2 txartel zozkatuko ditugu kirol materialean.

Azken albisteak

Sabico Groupek Salto 15K-rekin duen konpromisoa berritu du

Konpainiak urriaren 25ean ospatuko den Donostiako lasterketarekin bat egin du aurten ere. Salto 15K ekimenak kolaboratzaile sarea indartuko du aurtengo edizioari begira, urriaren 25ean, igandean, Donostian egingo dena. Sabico Groupek Main Partner gisa parte hartuko du berriz ere proban, eta lankidetza horri jarraipena emango dio, inklusioa, ahalegina eta parte-hartzea sustatzen dituen kirol-hitzordu batekin bat eginez. […]

Irakurri gehiago

MHN Club-ak Salto15K -ko Running Klubekin batu da

Salto15K -ak Gipuzkoako runningaren aniztasuna eta energia irudikatzen duten klubak batzen jarraitzen du. Horien artean, MHN Club, 2025ean jaiotako proiektu gazte eta dinamikoa, 15K Running Kluben ekimenean sartu da. MHN Club Iñigo Garasa eta Ignacio Garriga sortzaileen esperientziatik sortu zen, Hugo Mendozarekin batera, atleta taldearen ordezkari gisa. Sustraiak 2022koak dira, Mahina Brand arropa marka gisa […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

Main Partner

Official Supplier

Organizadores