4 de September de 2024
Uda ostean hasiko gara iraileko Emakumeok Mugimenduan doako entrenamenduekin.
Ostiral honetan, hilak 6, hasiko da “eskolarako itzulia”, Susana Ruiz atleta eta entrenatzaile gipuzkoarraren eskutik, SALTO 15K Donostia-San Sebastian Klasikoa prestatzeko. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol departamentuko Emakumeok Mugimenduan Emakumeak eta Aktiboak jarduera programaren barruan dago.
120 emakumek baino gehiagok parte hartu dute abuztua baino lehen egindako entrenamenduetan.
Eman izena orain doan irailean egingo ditugun entrenamenduetan. Programan parte hartzen dutenek, Susana Ruiz entrenatzailearen entrenamendu planaz eta aholkuez gozatzeaz gain, doako dortsala* izango dute Donostiako 15K Salto Klasikoan parte hartzeko.
Topagunea Anoetako Belodromoko ate nagusian izango da. Entrenamendu guztiak ostiraletan izango dira, 19: 00etatik aurrera.
Entrenamenduak egun hauetarako daude aurreikusita:
- Irailak 6
- Irailak 20
* Doako dortsal pertsonala eta besterenezina, 15 edo 5 Km-ko Running distantzian gutxienez entrenamenduen % 50 egin duten emakumeentzat.