- Korrikalaria naiz
-
Ekitaldia
15K balioak
- Beste proba batzuk
- Izena eman
Parte hartzaile bakoitzaren dortsal eta txiparen bitartez, korrikalari bakoitza denbora errealean egiten ari den denborak eskura ditzakegu. Hala, domina grabatzeko zerbitzua eskatu baldin baduzu bai web bitartez aurrez ordainduta bai dortsalak jasotzeko eremuan kontratatuta, lasterketa amaitzen duzunean eta DOMINA jaso ondoren dortsala eta eman dizuten bereizgarria erakutsi, eta zure IZENA GRABATUKO dizute dominan, lasterketan EGIN DUZUN DENBORAREKIN batera.
Grabazioa web bitartez kontratatzen baduzu inskripzioa egiteko unean, lasterketa aurretiko ostiralean edo larunbatean zure dortsala jasotzen duzunean domina grabatzeko standetik igaro beharko duzu, lasterketaren egunean aurkeztu beharko duzun bereizgarri bat jasotzeko, zure domina grabatu ahal izateko beharko baituzu. Gogoratu bereizgarri hori gabe ezingo duzula lasterketaren egunean domina grabatu.
Grabazioaren ardura daraman enpresak bakar-bakarrik Donostiako Zurich Maratoian zehar emango du grabazio zerbitzua, hau da, lasterketaren egunean baino ez. Zerbitzua erosi duten korrikalari guztiek jakin behar dute kirol ekitaldiaren ondotik ez dela grabaziorik egingo.
Grabaziorako denbora 2-3 segundo ingurukoa da grabazioko.
Domina bat grabatu zure izenarekin eta hartutako denborarekin
Argazki Sorta orain erosten baduzu, Donostiako Zurich Maratoiko zure argazki guztiak 29,75 euroan eskuratu ahal izango dituzu. Sorta horretan, zu identifikatuta zauden Donostiako Zurich Maratoiko irudi guztiak sartzen dira. Ez duzu argazkiak eskuratzeko beste ezer ordaindu beharko.
Zalantzarik baldin baduzu, Marathon-Photos-ekin harremanetan jar zaitezke, helbide elektroniko honetan: chris.parry@marathon-photos.com.
Aldaketa globalak norberak egindako pausoarekin hasten dira: heldu erronkari.