22 de octubre de 2023

15 de September de 2022

Zure modalitatearen arabera, Donostiako 15K Salto Klasikorako aholkuak

Aniztasuna da Donostiako 15K Salto Klasikoaren ezaugarri nagusia.Eta horren eta lasterketaren izpiritu inklusiboaren erakusgarri da –5 kilometroko distantzia ere izateaz gain– 15 kilometroez gozatzeko hiru modalitate izatea:korrika, patineteak eta handbike-ak.Horregatik, hilabete pasatxo falta den honetan, diziplina bakoitzerako baditugu oinarrizko zenbait aholku, hasieratik helmugara iritsi arte, urriaren 16an lasterketaz goza dezazun.

Korrika

Atletismoan, 15 kilometroko distantzia iraupen ertainekoa da, baina zorrotza, 10 edo 5 kilometrokoa baino teknikoagoa.Erresistentzia eta indar muskular handiagoa behar da, distantzia luzeko lasterketen antzekoagoa baita.Korrikalarien helburuak anitzak diren arren –kirol-ekitaldi hau bera bezala–, badaude funtsezko premisa batzuk, maila guztiei aplikatzeko modukoak direnak:

-Lasterketa baino lehen behar adina atseden hartzea, eta lasterketa aurreko hilabetean elikadura eta hidratazioa zaintzea.Errutina ahalik eta zorrotzena izatea, eta lasterketa lehenestea.

-Kardioa lantzea, muskuluez ahaztu gabe, bai eta egun handirako oinetakorik egoki eta erosoenak aurkitzea ere.Oinetako berriak erosteko asmoa izanez gero, gutxienez hilabete lehenago erostea komeni da, aurretik probatzeko, edo lasterketa ondorenerako utz dezakegu erosketa.

-Gure buruan 15 kilometroak hiru zatitan banatzea, eta hasierako ilusioa kontrolatzea, gainerako kilometro guztietan sufritu ez dezagun.Lehenengo 5 kilometroetan, hobe da indarrak gordetzea, erritmo ertainean korrika eginda; 10. kilometrora iristerako azelera dezakegu dagoeneko erritmoa, eta gure denborarik onenera hurbiltzen saiatuko gara 5.000 metro baino falta ez zaizkigunean.Orduan, azkeneko tarte horretan dugun guztia emango dugu, batez ere marka pertsonala lortzea nahi badugu.

Handbikea

Modalitate hori egiten duten pertsonek mugikortasuna mugatzen dieten desgaitasunen bat izaten duten arren, txirrindulari profesionalek ere esaten dute ez dagoela bizikleta konbentzionalarekiko horrenbesteko alderik, tresnaren materiala berbera baita.Gainera, diziplina horren moldakortasunari esker, zangoak eta besoak lantzeko edozein espaziotan entrena daiteke; ez da beharrezkoa saio guztietan handbike-arekin entrenatzera irtetea:

Donostiako 15K Salto Klasikoa baino lehenagoko entrenamenduetan, egokiena da errepideko saioak eta igerileku eta gimnasiokoak konbinatzea.Handbike-eko postura erlaxatua eta ergonomikoa da, beraz, sasoi fisiko onean baldin bazaude, zaila da postura-arazoak izatea.

-Oso garrantzitsua da handbike batekin egiteko entrenamendu-ibilbidea ondo aukeratzea.Egokiena da zure hiriko edo probintziako txirrindularitza-diziplina horretako elkarteekin taldean irtetea, eta irteerarako xehetasun guztiak ondo planifikatzea.

-Handbike-ean ibiltzen ohituta eta sasoi fisiko onean baldin bazaude, leku zorrotzagoak aukera ditzakezu, desnibel positibo zein negatibo handiagoko ibilbideak, zure burua gogorrago entrenatu eta zure denbora hobetzen saia zaitezen.

Roller-ak

Iraupen-patinajean aldagai ugarik du eragina, hala nola indarrak, abiadurak eta potentziak.Baina, zalantzarik gabe, teknika da garrantzitsuena.Ibilbidearen tarte bakoitzean (zuzenguneak, bihurguneak eta desnibelak) posizio ona izatea erabakigarria da erritmoa eta denbora konpentsatzeko.

-Diziplina honetan ezinbestekoa da ekipamendu egokia eta baldintza onetan dagoena erabiltzea:maratoi erdirako patin egokiak, beharrezko doikuntzak eginda. Eskain iezaiezu denbora lasterketa baino lehen.Fitnesseko edo lasterketako patinak egokiak dira, baina ez itzazu erabili hockeyrako patinak, ez baitaude distantzia luzeetarako prestatuta. Erabil itzazu gutxienez 76mm eta 80Ako gurpilak.15 kilometroko ibilbide honek bihurgune ugari du, beraz, gurpil gogorragoak erabil ditzakezu, azkarrago joateko eta estropezuak saihesteko.Bestalde, txirrindularitzako arropa da aukerarik egokiena, abiadura handiko patinajean txirrindularitzan bezala sufritzen baita; arreta berezia eskaini behar zaio lepoa berogarri batekin babesteari, haize asko irensten baita. Ezinbestekoa da kaskoa eta patinatzaile bakoitzak erabakitzen dituen gainerako babesgarriak eramatea, kaltegarria izan baitaiteke gutxiegi zein gehiegi babestuta joatea.Azkenik, patinak estutzeko Allen giltza bat (hexagonala) eramatea oso ideia ona da, distantzia luzeetan sor daitezkeen ustekabeak saihesteko.

– Teknika ona izateko, oso komenigarria da eskuak atzean eramatea, mokorren gainean elkarri helduta.Horrela, besoen pisua mokorren gain gelditzen da eta ez bizkarraren gain, eta modu erlaxatuagoan eta posizio horretan luzaroago patinatu ahal izango dugu.Xehetasun hutsala dirudi, baina benetan laguntzen du, errodajea erosoagoa izan dadin.

-Mugimenduen maiztasunari dagokionez, ez da zuzena pentsatzea aurrera gehiago egiteko urratsak sarriago egin behar direla.Kontua ez da mugimendu asko egitea, horiek ondo egitea baizik.Egiatan, gaizki egindako urrats askorekin, lortuko dugun bakarra izango da alferrikako energia-galera eta ez dugu aurrera gehiago egingo.Hortxe hartzen dute garrantzia aurretiazko indar-, potentzia- eta erresistentzia-entrenamenduek eta kirolariaren sasoi fisikoak, baina hori baliagarria izan dadin, beharrezkoa da mugimendu egokiak egitea.

Azken albisteak

Iraitz Arrospide eta Ana Zabala gailendu dira Donostiako Salto 15K Klasikoaren 26. edizioko helmugan

Iraitz Arrospide gipuzkoarra eta Zabala irundarra izan dira probako distantzia nagusian, eta Patxi Peula eta Aura Quintana igo dira podiumaren gorenera rollerren modalitatean, Ion Galarraga hanbike lasterketan, eta Ander Garinek eta Sara Agirrek irabazi dute 5K proba laburra. Egun zoragarria izan da Donostiako Salto 15K Klasikoaren 26. edizioa jokatzeko. 2.500 parte-hartzailek gozatu dute hiru modalitatetan […]

Irakurri gehiago

2.500 lagunek eman du izena Donostiako 15K Salto Klasikoaren 26. ediziorako

Aurtengoan, Itsasoko Laguntza Humanitarioa elkartearentzako izango da 15K lasterketaren dortsal solidarioa, eta ADEMGI Esklerosi Anizkoitzaren Gipuzkoako Elkartearentzako, berriz, 5K lasterketarena; Salto System enpresak ekarpen gehigarria egingo du Iritsi zaigu berriro Donostiako 15K Salto Klasikoa, 26. edizioa dagoeneko, Donostiako lasterketarik inklusiboena eta Euskadiko inklusiboenetakoa. Datorren igandean, urriak 22, Donostiako kaleak beteko dituzte bederatzi nazionalitate ezberdinetako (Espainia, […]

Irakurri gehiago

Azken doako entrenamenduak Emakumeok Mugimenduan

Udako etenaldiaren ondoren, Emakumeok Mugimenduan doako entrenamenduak itzuliko dira SALTO15K prestatzeko. Susana Ruiz atleta eta entrenatzaile gipuzkoarraren eskutik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuaren laguntzarekin, ia 100 emakume erregistratu dira dagoeneko. Garaiz zabiltza adin eta egoera fisiko guztietako emakumeen taldearekin bat egiteko Anoetako Belodromoaren eta Anoeta Estadioaren inguruan. Susana Ruiz entrenatzailearen umore onak, ikasteko gogoak […]

Irakurri gehiago

Main Sponsor

Institutional Partner

  • diputacion-foral

Main Partner

Official partner

  • BSK
  • fortuna-15kss

Official Supplier